Prentsa Aretoa
2013/05/13
Bilduko "komisario politikoengandik" askatzea eskatu dio Ortuzarrek Garitanori
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren presidenteak Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari eskatu dio EH Bilduko "komandante" eta "komisario politikoengandik" askatzea, gipuzkoarrak gera ez daitezen Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaia eta Arabako foru gobernuen artean suspertze ekonomikorako adostu den akordiotik kanpo.
Ortuzar XabierAgirre ABBko presidentearekin batera egon zen Arespalditzako Batzokiaren inaugurazio ekitaldian. EBBren presidenteak kritikatu egin zuen Garitanok orduko topaketan eta ondoren eman zen prentsa aurrekoan mantendu zen jarrera. Ortuzarrek gaineratu duenez Gipuzkoako Foru Ahaldun Nagusiak "esan zuena esan zuen" baina "hor nonbait, baten batek belarritik tiratu zion". "Bere hitzaren iraupena ez da 24 ordura ailegatzen", deitoratu dio.
Itun honen bidez bideratu ahal diren inbertsioez hitz egiterako orduan, Ortuzarrek Garitanori leporatu dio "Gipuzkoarrentzako etorkizun hobeari uko egiten diola Eusko Jaurlaritzaren balizko garaipena eragozteko". "Benetako garaipena, hiritar guztiena dela kontuan hartu gabe ".
Hori dela eta, "alderdikeriak" eta "koalizio abertzalea osatzen duten alderdietako komandante eta komisario politikoen" presioa alde batera uztea eskatu dio EBBren presidenteak. Andoni Ortuzarrek PSE-EEren jarrera ere kritikatu du, ez baitu "oraindik gainditu" aurreko legegintzaldian "PPrekin mantendu zuen estrategiaren porrotak" eragin dion frustrazioa.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09