Prentsa Aretoa
2013/06/18
Urtaranek Marotori deitoratu dio enplegua sustatzeko ideia falta
Udal Politikari buruzko urteko Eztabaidan Alkatearen hitzaldia entzunda, Gorka Urtaran Udalean EAJ-PNVren bozeramaileak bere kezka adierazi du Javier Marotok enplegua sustatzeko ideia falta erakutsi duelako eta udalerrian bizi diren pertsonen inguruko interes eskasa duelako, bereziki krisi egoeraren ondorioz egoera latza bizi dutenen aurrean.
Alderantziz, ondo baloratu ditu Udalean gardentasuna sustatzeko iragarri diren ekimenak, eta gobernu taldearen eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean aurrekontuei buruz adostu duten akordioaren ondorioz egiaztatu diren onurak.
“Alkateak ere onartu du udal politikagintzan inflexio puntua gertatu dela, Udalaren eguneroko jardunari sosegua eman diolako eta lehentasunak behetako garrantzia duten gaietan jartzeko balio izan duelako: enplegua eta bizitza kalitatea. Orain, EAJ-PNVri dagokio toki politiketan eman den 180 graduko bira hori errealitatean islatzen dela egiaztatzea. Hori dena behatzen egongo gara" esan du Urtaranek.
Beste alde batetik, Urtaran kezkatuta agertu da alkateak enplegu alorrean erakutsi duen ideia ,ekimen eta lidergo faltagatik. "Bilkurara ez du sustapen ekonomikoa edo enplegua bultzatzeko proposamen berririk ekarri". Gorka Urtaranek gogoratu duenez EAJ-PNVk legegintzaldi honetako lehen egunean ADOSLAN ekimena aurkeztu zuen enplegua sustatzeko eta Enplegurako Udal Txostenaren sorrera sustatu zuen.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09