Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/13

EAJren atxikimendua Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Egitasmoaren kontra dauden Alkateen Batzarrak izenpetu duen adierazpenarekiko

EAJ-PNVk bere atxikimendu publikoki adierazi nahi du, gaur Madrilen Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Egitasmoaren kontra dauden Alkateen Batzarrak izenpetu duen adierazpenarekiko. Mariano Rajoy eta Alderdi Popularraren Gobernua prestatzen ari diren lege zentralizatzaileen barruan, lege honek bereziki egiten du euskal autogobernuaren kontra, Gernikako Estatutuak euskal erakundeei ematen dizkien eskuduntzetan era nabarmenean sartzen delako. EAJ-PNVren ordezkari eta Basauriko Alkate Andoni Busquetek parte hartze aktiboa izan du Batzar honek azken egunotan egin dituen bilera eta jardueretan. EAJ-PNVk bere buruarekiko gordetzen duen koherentziak eraman du gaurko manifestazioan ez izatera, Euskadirentzat erabakitzeko marko propio bereizia defendatzen duelako, baina erabat bereganatu du gaurko adierazpenenean bideratu den aldarria.

rss Ezagutzera eman
EAJren atxikimendua Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Egitasmoaren kontra dauden Alkateen Batzarrak izenpetu duen adierazpenarekiko

ARGAZKIA JAITSI