Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/08

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzak Gasteizko dantza kontserbatorioari egingo dion ekarpena bermatu du

Vitoria-Gazteizko EAJ-PNVren Udal Taldea Dantza Kontserbatorioko ikasleen gurasoekin bilduko da egitasmo honen etorkizunaren inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko eta Eusko Jaurlaritzak egitasmoa mantentzeko egiten duen ekarpena mantenduko dela bermatzeko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV garantiza el mantenimiento de la aportació

ARGAZKIA JAITSI

“Ez ditugu onartuko tasak % 525 igotzea bezalako zentzugabekeriak, Iñigo Urkulluren Gobernuaren parte hartzea ez dago arriskutan, udal gobernuak kontrako mezuak bidaltzen dituen arren. Arduragabekeria da gai honetan eskuduntza ez duen erakundea tasak bost aldiz biderkatzearekin  mehatxatzea" baieztatu du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak .

“Maroto familiak erabiltzen saiatu da, aztoratzea bilatu izan du ariete-lana egin dezaten. Alkateak desadostasunetik emaitzak bilatu nahi baditu, guk adostasunaren aldeko apustua egiten dugu  konponbideak bilatu nahi ditugulako PPk bere kabuz eragin duen arazoa konpontzeko eta familiei eta langileei konfiantza adierazteko" esan du Urtaranek.