Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/13

Euzko Gaztedik Murgian ospatuko du bere VI. Bilera Nagusia

rss Ezagutzera eman
Euzko Gaztedik Murgian ospatuko du bere VI. Bilera

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Gaztedi-EGIk datorren asteburuan, azaroak 15,16 eta 17, ospatuko du Murgian bere VI. Bilera Nagusia, zeinen bidez Euzko Alderdi Jeltzalearen Gazte Erakundeak hurrengo lau urteotarako ildo estrategikoak ezarriko dituen.

Gazteen emantzipazioa, jardun politikoa eta barne antolakuntza izan dira  EGI osatzen duten erakundeen barruan azken hilabeteotan aztertu eta jorratu diren ardatz nagusiak. Ardatz horiek izango dira Euzko Gaztedik hurrengo lau urteetako jardunbidea gidatzeko ildo estrategikoak.

Prozesu parte hartzaileari amaiera emateko, gazte jeltzaleek euskal gazteriarengana zuzenago heltzeko xedez egin dituzten oinarri agiriak onartuko dira. Prozesu parte hartzaile horretan gehien eztabaidatu diren gaiak izan dira besteak beste izaera ezberdineko gazteen artean gauzatutako politika, gazteriak lanpostuak aurkitzeko duen egoera konplikatua, emantzipatzeko beharra, ulermenerako bidea ekarriko duen bake eta bizikidetza egoera, eta estatus juridiko politikoa lortzeko apustu irmoa.

EGIren VI. Bilera Nagusia igandean amaituko da eta bertan, ekitaldi publikoa egingo da 11:30etan, bertan izango diraXabier AgirreAraba Buru Batzarreko Presidentea eta Leire Naberan EGIkidea.

Oharra: Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitezte kontaktuan EAJ-PNVko Prentsa Departamenduarekin (94 403 94 18)