Prentsa Aretoa
2013/11/13
Urtaranek baieztatu du PPrekin ez dela 2014rako inolako aurrekontu akordiorik adostu
Vitoria-Gasteizko Udalean EAJ-PNVren bozeramaile Gorka Urtaranek baieztatu du PPrekin ez dela 2014 urterako inolako aurrekontu akordiorik adostu. Dena dela, Gorka Urtaranek gainerako alderdiei akordio batera iristea eskatu die, Arabako hiriburuak datorren urtean aurrekontua izan dezan eta horrekin herritarren lehentasunei ekin ahal izateko, enplegua eta bizitza kalitatea mantentzea, alegia .
“Bozeramaile politiko batzuek ondorioztatu dute aurrekontuen gaineko akordioa dagoela 2014ko ordenantza fiskalei egin dizkiegun zuzenketa guztiak PPk onartu dituelako. Erratuta daude. Ezin da egiazkoa ez den zerbait adierazi eta PPri bakardade eta ahultasun sentsazioa ez emateko komeni zaion irudia delako edo PSE eta Bilduri edonolako akordiotik at geratzeko komeni zaielako. Gertatu den gauza bakarra izan da Alderdi Popularra gure proposamenak onartu dituela bereak baino hobeak zirela ikusi duelako. Alkateak EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketak onartu ditu inolako negoziaketarik gabe, Ez da zentzuduna aurreikuspen faltsuak sortzea" azaldu du Urtaranek .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09