Prentsa Aretoa
2013/11/06
EAJ-PNVk baieztatu duenez zinegotzi bik kargua utzi dute Marotoren hutsegiteak eta porrotak ezkutatzeko
Vitoria-Gasteizko udaleko EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaile Gorka Urtaranek talde jeltzaleak premiaz eskatu duen ezohiko agerraldian deitoratu du alkateak erakutsi duen autokritika eza, bere gobernu taldeko zinegotzi bik kargua utzi izana azaltzea eta zioen berri ematea eskatu zaionean.
“Ikusi egin dugu birmoldaketak ez duela irizpide edo helburu argirik izan. Marotoren beraren hutsegiteak eta porrotak ezkutatzeko egin da. Alferrekoa da pertsonak aldatzea gidoia berdina baldin bada, eta ikusi dugunez alkateak ez du politika egiteko duen era aldatuko, gobernua egoera ahulean eragiten ari den arazoak begi bistakoak diren arren" esan du Urtaranek .
EAJ-PNVren bozeramaileak azpimarratu duenez bi zinegotzik udal gobernuko kargua uzteko hartu diren erabakiak alkateak berak abalatu eta bultzatu zituen, bera izan delako elurteen kudeaketa ezin okerragoaren, Udaltzaingoan dagoen gatazka egoeraren, TUVISAren presidentziaren erreleboaren eta Iradier Arenako alokairuen erantzulea .
“Marotok ez ditu sekula hutsegiteak aitortu,baina oraingo egoerara ekarri gaituzten erabakiak onetsi eta sustatu ditu. Lehenengo teknikariak sakrifikatu zituen,gero zuzendariak eta orain zinegotzi bi, bere lan okerraren ondorioak bereganatzea saihesteko. Bakarrik geratzen ari da bere irudia babesteko etengabeko jardunean" ezarri du Gorka Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09