Prentsa Aretoa
2013/10/23
Egibideri buruz gezurretan aritzea egotzi dio Urtaranek Marotori
Vitoria-Gasteizko Udalean EAJ-PNVren bozeramaile Gorka Urtaranek alkateari egotzi dio Eusko Jaurlaritzak Egibide lanbide heziketa partzuergoan parte hartzeko duen konpromisoaz gezurretan aritu izana. "Iñigo Urkulluren gobernuak Vitoria-Gasteizko lanbide heziketa babestu du eta babesten jarraituko du. Marotok atzokoan gai honen inguruan esan zuen gezurraren aurrean esan dezakegu Lakuako Exekutiboak Egibiden duen partehartzea mantenduko duela dagozkion 300.000 euroak jarrita" baieztatu du buruzagi jeltzaleak.
EAJ-PNVren esanetan Javier Maroto bera da Egibideren jarraipena arriskutan jartzen ari dena 2014ko aurrekontuetan udalak egingo duen ekarpena eurotan ezarri duelako. Zentzu honetan, Jeltzaleen Taldeak zuzenketa aurkeztuko dio PPren aurrekontu egitasmoari, Egibide udal ekarpenik gabe gera ez dadin. "Udala da Egibideren partzuergoa bideratu behar duena, finantzaketaren % 50eko titulartasuna duelako (% 30 da Eusko Jaurlaritzarena eta %20 Kutxabankena). Marotok funts horiek besterik gabe kentzeak zartako gogorra suposatzen dio Vitoria-Gasteizen enplegua sortzeko funtsezkoa den egitasmoari. Eta errua Eusko Jaurlaritzari egoztea erabat ezegokia da bere burua alkatetzat duen inorentzat" gaineratu du Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09