Prentsa Aretoa
2013/11/20
Egibide zentroaren 2014-2015 ikasturteko finantzazioari eustea eskatu die EAJk Jaurlaritzari eta Gasteizko Udalari
Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak jakin badaki Egibidek egiten duen lana oso garrantzitsua dela; eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak zentroaren finantzazioari eutsiko dio”.
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Osoko Zuzenketa aurkeztu du Gasteizko Egibide zentroari itun berezi osoa emateari buruzko Legez Besteko Proposamenaren harira, Euzko Legebiltzarreko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura batzordean eztabaidatzeko.
Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkideak egindako zuzenketaren arabera, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Partzuergoari egin beharreko ekarpena manten dezala 2014-2015 ikasturtean.
Halaber, Legebiltzarrak Gasteizko Udalari eskatzen dio Partzuergoa finantzatzen jarrai dezala indarrean dagoen tresna den bitartean.
Azkenik, Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio 2014an zehar azter ditzala itunen araudiaren baitan Egibide finantzatzeko aukerak.
Legebiltzarkide jeltzaleak uste duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak jakin badaki Egibidek egiten duen lana oso garrantzitsua dela; eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak zentroaren finantzazioari eutsiko dio”.
“Gasteizko Udalak erantzukizun berarekin jardutea espero dugu, eta zentroan duen partaidetzaren arabera, Egibide finantzatzea espero dugu”, esan du Berriozabalek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09