Prentsa Aretoa
2013/11/22
Aldundiak %25an murriztu ditu Euskara Politikak 2014ko aurrekontuetan
Gaur goizean, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua, agerraldia izan du Arabako Batzar Nagusietan, non bere saileko 2014ko aurrekontua aurkeztu duen.
Euskara, Kultura eta Kirol Saileko 2014ko aurrekontuak, aurreko urteko kontuekin alderatuz, ia %3ko murrizketa du, baina kasu honetan kaltetuena Euskara izan da, %25ko murrizketarekin. Aurreko urtean, Euskara programek 916.700 euro izan zituen, aurten berriz, Alderdi Popularrak aurkeztu berri duen Aurrekontu Proiektuan, diru-sailen kopurua 686.500 eurokoa da.
Zehazki, Euskara Barnetegiek jasotzen zuten diru-sarrera desagertu egin da aurtengo aurrekontuan (10.000 euro) eta beste hainbat murriztu egiten dira, besteak beste; Euskara erabilera eta sentsibilizaziorako programak 125.000 euro gutxiago izango ditu 2014an, Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak aurreko urtean baino 25.000 euro gutxiago izango dituzte bakoitzak, Arabako Bertsolarien Elkartea 6.000 euro gutxiagorekin moldatu beharko da eta azkenik, Araba Euskaraz 1.000 euro gutxiago jasoko ditu.
“Onartezina da Alderdi Popularrak Euskara Politiken programan aurkeztu duen murrizketa, %25eko murrizketa, 2013an baino 230.000 euro gutxiago. Erabat argi ikusten da, murrizketa honekin, Arabako Aldundiak Euskararen alde egiten duen esfortzu hutsa” azaldu du Pedro Elosegi-k, EAJ-PNVko Euskera, Kultura eta Kirol Batzordeko bozeramaileak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09