Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/11

Foronda sustatzeko hitzartu zituen 250.000 euroak ordaintzea eskatu dio EAJ-PNVk Marotori

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaran Foronda sustatzeko hitzartu zituen 2

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko Udalean EAJ-PNVren Udal Taldeak Javier Marotori exijitu dio VIA sozietateari (Vitoria International Airport) Forondako aireportua sustatzeko hitzartu zituen 250.000 euroak ordain diezazkiola. Udal aurrekontuak urte hasieran 290.000 euro erreserbatzen zituen aireportua sustatzeko agentzia honi egin beharreko transferentzia gisa. Kopuru honetatik 40.000 euro baino ez dira eman urteko ohiko ekarpen gisa. 250.000 euro daude oraindik transferitu gabe, bidaiariak garraiatzeko jarduera sustatzeko direnak.

“Konpromisoa bete gabe dago,  PPren aldetik  aireportuari ezartzen zaion beste zigorra da eta arriskutan jartzen du suspertzeko egin nahi den lana. Forondari eman zitzaion lehen zartakoa Madriletik etorri zen 24 orduko operatibotasuna kendu zitzaionean. Orain, Udalaren ekarpena ordaindu gabe geratu da eta eragozpen berria da ez bakarrik aireportuaren jardueran baizik eta baita bertako ekonomian ere" baieztatu du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.

Oposizioko buruak alkateari exijitu dio Forondako aireportua sustatzeko sozietateari  ordaindu gabe dauden 250.000 euroak ordaintzeko konpromisoa urtea amaitu baino lehen bete dezala. “Vitoria-Gasteizen etorkizun logistikoa aireportuaren defentsari lotuta dago. Baina PP guztiz alderantzizkoa egiten ari da: baliabideak murriztu eta ezinbestean behar den babesa ukatzea" amaitu du Gorka Urtaranek.