Prentsa Aretoa
2013/12/12
EAJ-PNVk "arduragabe" jo du PPk Lanbide Heziketari udal babesa kentzeko hartu duen jarrera
Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak arduragabe jo du PPk hartu duen jarrera, hiriko formakuntza proiektu batzuei udal babesa kentzera eraman duena. Arazo honen azken kapitulua atzo gertatu zen Lanbide Heziketaren Partzuergoaren bileran, udal gobernuaren ordezkariak udalak erakunde honetan ekarpenik egingo ez zuela berretsi zuenean. Eusko Jaurlaritzak Partzuergoan egiten duen ekarpena %25 igotzeko eta 280.000 eurotik 400.000 eurora igarotzeko iragarpena egin zuen bitartean, Alderdi Popularrak esan zuen 2014ko aurrekontuetan ez zuela LH laguntzeko ezer jarriko.
“Lanbide Heziketaren baitan kezkatik larritasunera igaro dira, udal babesa kentzen dela konfirmatzen bada, zalantza handiak ematen baitira Egibideren jasangarritasun ekonomikoaren inguruan. PPk aitzakiatzat hartu du eskumenen inguruko ezbai zentzugabea eta Eusko Jaurlaritzak laguntzeko borondate argia erakusten duen arren, udalak ez ditu udal konpromisoak bete nahi" esan du Iñaki Prusilla EAJ-PNVren Udal Taldean Hezkuntza gaietarako bozeramaileak.
Egoera hau ematen da orain UNEDen eta José Uruñuela Dantza Kontserbatorioan bizi den egoerarekin batera, PP alderdiak Udalaren ekarpen ekonomikoa kentzea erabaki baitu. Izan ere 2014 urterako aurrekontuak % 36ko murrizketa egiten du Hezkuntza alorreko aurrekontuan. "Aurrekontua Marotok diseinatu duen moduan onartuko balitz, oso egoera kezkagarria planteatzen zaigu. Formakuntza eta kualifikazioa toki garapenerako funtsezko tresna direla sinesten ez duen alkatea dugu. Duela urte batzuk, Vitoria-Gasteizek ibilbide bikaina hasi zuen hiri hezitzaileen alorrean eta PPk urte bakar batean hondatu nahi du dena" baieztatu du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.
Urtaranek gogoratu duenez Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren Partzuergoari egiten dion ekarpena igotzea dago Iñigo Urkulluren exekutiboak Vitoria Gasteizekin hartu dituen konpromisoen barruan, atzokoan Eusko Legebiltzarrean Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen eztabaidan onartu ziren beste konpromisoekin batera. "2,5 milioi euro dira, Eusko Jaurlaritzak datorren urterako Euskadiko hiriburuan azpiegiturak eta zerbitzuak garatzeko erreserbatuta dituen 30 milioi euroei eransten zaizkienak. Urkullu Gasteizekin aurreikusitakoaren gainetik inplikatzen den bitartean PPk behin eta berriro zigortzen du Vitoria Gasteiz hiria" esan du oposizioko buruak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09