Prentsa Aretoa
2014/01/12
Milaka pertsona manifestatu dira Bilbon giza eskubide, konponbidea eta bakearen alde
Milaka pertsona, 100.000 eta 110.000 bitartean datu ofizialen arabera, parte hartu duten gaur EAJ-PNVk eta beste sei erakunde politikoek eta euskal sindikatuek deitu duten eta “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” goiburupean burutu den manifestaldian. Manifestaldia hasi baino lehenago, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaile den Joseba Egibarrek adierazi duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen honekin bilatzen dutena zera da “hasitako bidea, eraiki behar dugun garai berria, giza eskubideei zor zaien errespetuan oinarri hartuta eraikitzea nahi dugu, elkarrizketa eta akordioak izan daitezela talde politiko ezberdinen arteko harremanen funtsa, eta tartean gauden eragile guztiak, alderdi politikoek, erakundeek eta ETAk ere, euskal gizarteak exijitzen dituen urratsak ematea. Behin betiko finkatu beharra dugu Herri honetako hiritar guztientzako bake eta bizikidetza eszenatokia. Hori da gaurko martxan honetan gure parte hartzea arrazoitzen duen zergatia: bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustua”.
Euzko Alderdi Jeltzalea, Sortu, Aralar, EA, Alternatiba, ELA, LAB eta Geroa Bai deituriko manifestaldian izan dira, besteak beste, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Andoni Ortuzar; EBBren budukideak, Pilar García de Salazar, Xabier Agirre,Joseba Egibar, Iñaki Goikoetxeta, Joseba Aurrekoetxea, Itxaso Atutxa, Txaro Goikolea, Aitor Olaizola, Manu Aierdi eta Koldo Mediavilla; Eusko Legebiltzarreko presidenta den Bakartxo Tejería; eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia, José Luis Bilbao; beste hainbat eta hainbat EAJren ordezkari politiko eta erakundeetako ordezkariekin batera.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09