Prentsa Aretoa
2014/01/13
“EAJ-PNVk espero du sei hilabeteren buruan ETAren armagabetzeari, espetxe politika berri bati eta bake ponentziari berriz ekitea”
“Azken urte honetan Euskadik aurrera pauso handiak eman ditu arlo ekonomiko eta instituzionalean, eta espero dugu bakegintzan ere laster egitea”, azaldu du EBBko presidente den Andoni Ortuzarren kargua hartu zuenetik urte bete pasa denean egin duen balantzean.
Ekonomiari begira azpimarratu du urtea “hasi zena baina hobeto amaitu dela” eta gogoratu du “aurreikuspenak itxaropentsuak direla”. Gaur egun 165.000 pertsona langabezian dauden arren, EBBko presidenteak azaldu du 2013 amaieran urte bat lehenago baino 1.709 langabe gutxiago zeudela Euskadin. Gainera, gogoratu du azken hamar hilabeteotan zerga bilketek gora egin dutela eta esportazioek marka berri bat hautsi dutela. “Urtea, beraz, hasi genuena baina hobeto bukatu dugu eta erronka, orain, enplegua sortu, merkatu berriak zabaldu, eta ekonomia suspertzean datza, kalitatezko zerbitzu publikoak mantenduz eta behar handienak dituztenei erantzun emanez”, aurreratu du.
Arlo politikoa eta erakundeei dagokienez, balantze “oso positiboa” egin du Ortuzarrek eta bere alderdiak “Euskadiri akordio eta adostasunetara ailegatzeko ahalmena bueltatu diola” ziurtatu du. Ildo horretan, gogoratu du alderdikerietan tematu beharrean, EAJ-PNVk gainerako alderdiekin erakunde guztietara akordioaren kultura itzultzeko apustua egin duela. “Eta lortu dugula esan dezakegu”, zehaztu du alderdi guztiez gain, EAJ-PNVk hiru Aldundiekin eta Madrilgo Gobernuakin ere adostasunak lortu dituela esateko. Gainera, oinarriak jarri ditugu Eusko Legebiltzarrean Euskadiren autogobernua aztertzeko eta etorkizunera begira gure Estatus Berria adosteko. “Akordioa, aurreko garaietan salbuespena zena, arau bilakatu da Euskadin eta, horri esker, 2014 urtean egonkortasuna eta espantsioa egongo da euskal erakunde eta herrialde guztientzat”, azaldu du.
Bakea eta bizikidetzaren esparruan balantzea ez da hain baikorra Ortuzarrentzat. Baina zehaztu du urtea ez zela abenduaren 31n amaitu, baizik eta urtarrilaren 11an, Bilbon giza eskubideen, akordioaren eta bakearen defentsan egin zen manifestaldian. “Salbuespen-erantzuna eman zen salbuespen-egoera batek eraginda eta, EAJ-PNVk benetan espero du garai txar honen amaiera ekartzea, bakea eta bizikidetza lortzeko ahaleginetan baino, gelditasuna nagusi izan den garaiarena, alegia.
Ortuzarrek azpimarratu du urrats berriak behar ditugula Euskadin, bi urtetik hona bizi den denbora berrira egokituko direnak, eta aurreratu du EAJ-PNVk ez duela onartuko “batzuek bide hori okertzea ezta besteek ibilitako bidean atzera egitea”. Hori argituta, Ortuzarrek bere alderdiak datozen hilabeteetarako proposaturiko ibilbide orria zehaztu du.
Datozen sei hilabeteetan bake prozesuak hiru esparrutan aurrerapausoak izatea espero du EAJ-PNVk. Alde batetik, ETAk bere kabuz eta bere aldetik armak uztea espero du. “Larunbateko manifestaldiaren goiburuak Bakea aipatzen zuen, eta hitz hori erabat bateraezina da armategia gordetzearekin. ETAk armak eman behar ditu, eta gaur egin behar du, biharko utzi beharrean”, azaldu du.
Bigarren puntu bezala, EBBko presidenteak espero du Rajoy presidentearen aldetik beste politika bat diseinatu eta aplikatuko dela. Politika berri hori, ohiko zigor legeriaren aplikazio zentzudun, bidezko eta gradualarekin hasi beharko litzateke, baina, aldi berean, haratago joan eta Estatuko botere guztiak tartean sartuko dituena, bereziki botere judiziala, Euskadin bakea eta bizikidetza finkatzen lagun dezan eta oztopoak jar ez ditzan, zoritxarrez Barne ministerioak egiten duen moduan. Puntu honetan Espainiako Gobernuari eta PPri EAJ-PNVren laguntza eskaini die hitz egiteko eta prozesu horretan laguntzeko.
Azken puntuan, Ortuzarrek defendatu du Euskadin “aurrera egiten eta akordioetara ailegatzen lagunduko duten tresnak eta topaguneak behar direla”. Ildo horretan kokatu ditu du Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake Plana eta Bake eta Bizikidetza Ponentzian egindako lana. “Ahalegina egingo dugu, alderdi guztiekin batera, tresna horiek lehenbailehen fruituak ematen has daitezen”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09