Prentsa Aretoa
2014/01/17
“PSE eta Bilduren proposamena etsigarria da, eta zail egiten du Vitoria-Gasteizen EAJ-PNVrekin aurrekontuen inguruan adostea"
Gorka Urtaran reclama conocer las cifras concretas de su planteamiento y que garanticen su viabilidad técnica
Euzko Alderdi Jeltzaleak aditzera eman duenez "PSEren eta Bilduren proposamena etsigarria da, eta zail egiten du Vitoria Gasteizen oposizioko hiru alderdien arteko akordioa" Gorka Urtaran Jeltzaleen udal bozeramaileak aditzera eman duenez bere talde politikoa prest egongo litzateke PSE eta Bildurekin adostutako aurrekontu akordioa babestera edo ahalbidetzera. Horretarako, beharrezkoa izango litzateke hiru baldintza betetzea: egiten duten planteamenduko zenbakiak zehatz-mehatz ezagutzea, egon daitekeen akordio maila ikusi ahal izateko, proposamena teknikoki bideragarria izatea eta proposatzaileek beren Aurrekontua babesteko konpromisoa hartzea, atzoko bileran gai hori konfirmatu gabe geratu zelarik" .
Gorka Urtaranek azaldu du atzokoan EAJ-PNVko ordezkariek Bildukoekin eta Alderdi Sozialistakoekin izan zuten bileran azken hauek orrialde bateko agiria eman zietela zeinetan hiru aldeko akordioa lortu ahal izateko "sine qua non baldintzak azaltzen diren". "Azpimarratu beharra dago ez zitzaigula negoziatzeko aukerarik eman, baldintza absolutuak eta derrigorrez bete beharrekoak izan ezik. Gainera, horietako batzukArabako BatzarNagusien eskumenekoak dira, udal esparrutik kanpo geratzen den zerbait" zehaztu du.
“Proposamena egin dutenek inoiz ere ez dituzte argitu beren partiden finantzaketarako diruen jatorria, eta partida horiek zehaztu gabe ditugu oraindik eta ez dakigu gure proposamenak zein neurritan sartuko ote dituzten. Bakarrik esan digute beraienak finantzatzeko, Alderdi Popularrak aurreikusitako diru sarrerak 25 milioi eurotan igotzen direla, baina zalantza handiak ditugu horren bideragarritasunaren inguruan" .
Akordioa egingarria izan dadin, Urtaranek hiru baldintza ezarri ditu zehaztapen, konpromiso eta bideragarritasun teknikoan laburbiltzen direnak. " lehenengo eta behin egin behar dena da zer nolako aurrekontu babestea eskatu zaigun. Jakin behar dugu baliabideak zertan erabiliko diren eta zer kopuru izango den. Bigarrenez, Bilduk eta PSEk publikoki eta idatziz bermatu beharko dute proposamena onartzen bada (EAJ-PNVk aldeko botoa edo abstentzioa bozkatzen baitu oposizioko beste taldeen zuzenketen aurrean) ondorioz irtengo den Aurrekontua onartuko dutela. Hau behar bezain argi dagoela eman dezakeen arren ez omen dago hain argi, atzo bertan galdetu egin genielako eta ez digute erantzun, baina era berean ez dute erantzun Bilduk osoko zuzenketa erretiratuko ote duen". Hirugarrenez EAJ-PNVk eskatu du aurrekontuen inguruko proposamena teknikoki bideragarria eta erreala izatea eta Ogasun alorreko zerbitzu teknikoek eta kontu-hartzaile nagusiak gauzatzeko modukoa izatea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09