Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/30

Lehendakariak salatu du LOMCE-a “presaka eta inprobisasioz” inposatu nahi izatea

rss Ezagutzera eman
Lehendakariak salatu du LOMCE-a “presaka eta inprobisasioz” inposatu nahi izatea

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu ditu Eusko Jaurlaritzak LOMCE-ari buruz dituen mesfidantzak eta adierazi du ez dagoela ados ez edukiarekin ezta legearen aplikazioarekin ere. Iñigo Urkulluk salatu du Lege hau “behar adinako adostasunik gabe” jaio zela eta orain “presaka eta inprobisasioz inposatu” nahi dutela. Zentzu honetan, lehendakariak ziurtatu du Jaurlaritzak “adostasunean oinarritutako” euskal hezkuntza eredua defendituko duela eta ez duela onartuko inprobisasio horrek irakaskuntzaren kaltean joatea. Gainera, arauaren egutegiak berak, bideraezina egiten du Legearen betetzea hurrengo ikasturterako, gehitu du lehendakariak. Eusko Jaurlaritzarentzat adostasunean oinarritzen den hezkuntza eredua “estrategikoa da”, izan ere aurrekontuen lau eurotik bat gai honetara biderazen dela gogorarazi du Iñigo Urkulluk.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin batera, Donostiako Peñaflorida Institutua bisitatu du. Eusko Jaurlaritzak 6,7 milioi inbertitu ditu centro honen instalazioen hobekuntzan. IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara bigarren hezkuntzako EAEko institutu publikorik handiena da ikasle kopuruari begiratuz gero (1.600 ikasle ditu guztira). Bi egoitza ditu, alde batetik, Peñafloridakoan 754 ikasle 32 ikasgeletan banatzen dira; aldiz, Usandizaga eraikinean, batxilergoko ikasleak daude. Gaur lehendakariak bisituatu duen Peñafloridako eraikina 2013ko irailean zabaldu zituen ateak.