Prentsa Aretoa
2014/02/05
EAJ-PNV, CDC eta UDC alderdiek hasierako akordioa itxi dute Europako Hauteskundeetara elkarrekin joateko
EAJ-PNV, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) eta Uniò Democràtica de Catalunya (UDC) alderdiak Bartzelonan batzartu ziren atzo, Europako Hauteskundeetarako koalizio akordioaren ildo nagusiak ezartzeko. Batzarrean izan ziren EAJ-PNVren EBBko presidente Andoni Ortuzar, Joseba Aurrekoetxea, EBBren barruan EAJ-PNVren Antolakuntza arduraduna; Lluís Corominas, CDCko Harreman Instituzionaleko idazkariorde nagusia; Francesc Homs, CDCko Estrategia idazkariorde nagusia; Josep Mª Pelegrí, UDCko idazkari nagusia eta Antoni Font, UDCko idazkariorde nagusia.
Bilerak emaitza onak eman zituen bertan parte hartu zuten guztientzat, horren arabera EAJ-PNV eta CiU alderdiek aurreikuspen onak dituzte hurrengo Europako Hauteskundeei begira, 2009 urtean osatu zutenaren antzeko koalizioa egin ahal izateko.
Atzokoan CiUrekin izandako bilera baino lehen, EAJ-PNVk Coalicion Canaria (CC) eta Compromiso por Galicia (CXG) alderdiei eman zien Bartzelonan izango zuen bileraren berri, eta bilera amaitutakoan Galizako eta Kanariar Irletako alderdietako arduradunei esan zien bilera emaitza onekin amaitu zela.Izan ere, EAJ-PNVko ordezkariek CC eta CXG taldeekin izan duten bilerek hainbat akordio eragin dituzte honezkero. Ondorioz, EAJ-PNV, CiU, CC eta CXG talde politikoek gaur esan dezakete hurrengo egunotan koalizio akordioa itxi ahalko dutela.
Atzo Bartzelonan egin zen topaketak hauteskunde egitasmoa osatzeko edukiak partekatzeko eta aurreratzeko parada eman zien, besteak beste, oraingo egoera politikoa aztertzeko eta baloratzeko, eta koalizioa hauteskundeetara eramango duen mezua zehazteko.
Halaber, hurrengo egunotan koalizioan parte hartzeko interesa adierazi duten beste alderdi batzuekin harremanetan jartzea adostu zuten. Aliantza honek ateak zabalik utzi ditu Europar Batasunaren baitan dauden nazioen ahotsa Euroganberara eraman nahi duten alderdiak sar daitezen. Atzoko bileraren ondoren adierazi duten asmoaren arabera, hauteskunde koalizioa osatzeko akordioa otsailean bertan itxiko dute.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09