Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/06

Xabier Agirre: "Trebiñu Araban sartzea defendatuko dugu Diputatuen Kongresuan"

Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko EAJk eginiko lege proposamena onartu egin du Eusko Legebiltzarrak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Proposamenak bide berria planteatzen du gatazka historiko hau konpontzeko, eta Trebiñu Araban sartzea Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren bidez zuzenean egitea ekarriko luke.

Xabier Agirre ABBko presidente eta legebiltzarkide jeltzaleak EAJren izenean defendatuko du Diputatuen Kongresuan Legebiltzarrak onarturiko proposamena.

Agirrek esan duenez, beste "bide berri" bati hasiera emango diogu egoera juridikoa eta politikoari, eta, halaber, Trebiñuko gehiengoaren borondatea asetzeko asmoz. Bere ustez, proposamen hau logikoa da erabat, Trebiñu Burgosetik 100 kilometrotara baitago, eta Gasteiztik 10 kilometrotara baino ez".