Prentsa Aretoa
2014/02/18
Lehendakariak sentsibilitate politiko guztiei eskatu die lankidetzan jardutea, ETAren amaiera ordenatua lortzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez bakea eta bizikidetza finkatzeko prozesuan beharrezko dira Ezker Abertzalearen, Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren ahaleginak. Urkulluk azaldu duenez, prozesu honetan egin da "ETAren amaiera ordenatu,egiaztagarri eta kontrolagarria", "armak erabiltzeari uztea eta armagabetzea", eta "emateko keinua" gauzatzeko planteamendua, eta hori dena "eragin den kalte bidegabea aitortuta". Lehendakariaren esanetan horiek urrats guztiak sartzen dira " bakea bakearen truke, eta bakea bizikidetzaren truke" prozesuan, eta hori "sentsibilitate politiko guztien artean" eraiki behar dela ezarri du.
Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrizketa egin diote Onda Vasca irratiko "Euskadi Hoy" saioan, eta bertan exijitu du ETAren armagabetzerako "behar den urratsa" ematea. Armagabetze honetarako, bortxakeriaren "porrotaren isla" izango litzatekeen babesen bat beharko balitz, Lehendakariak ontzat ematen du "eragile mota guztien babesa" izatea. Gaurko elkarrizketan Lehendakaria "Nanclares bidearen" alde agertu da (Zaballa), eragindako mina aitortuta eta gizarteratze bidean. Lehendakariak esan duenez Gobernua da aldaketa hori bultzatu beharko lukeena. Zentzu honetan ondo baloratu du ETAko presoek "presoen aldetik ekimen indibidualak ahalbidetzen dituen" espetxe politika onartzeko eman duten urratsa.
Beste alde batetik, Urkulluk salatu du terrorismoaren biktimekin egiten den erabilera politikoa, eta bere kezka eta tristura adierazi du gizarte talde batzuek erakutsi duten jarreragatik, ez baitiete balio legeak,justiziak ezta ordaintzeko egin diren ahaleginek.
Esparru ekonomikoan, Lehendakariak baieztatu du Euskadi atzeraldi ekonomikotik irten dela, baina urte gogorra aurreikusten duela egoera ekonomikoa oraindik "delikatua" delako. Suspertze ekonomikoa, zerbitzu sozialak mantentzea eta enplegua sortzea dira "Gobernuaren lehentasun nagusiak". Urkulluk baieztatu du egoerak "ahalegin handiak" beharko dituela eta enpresa erakunde eta sindikatuei begiratu die,eta eztabaidak baztertzea eta "denok batera" lan egitea eskatu die. Aho batez jardun beharko dute ekonomia eta gizarteaz edo langile eta enpresarien arteko harremanaren eta enpresaren eboluzioaren alde.
Amaitzeko, Lehendakariak gogora ekarri ditu Durao Barroso Europar Batzordeko presidenteak Eskozia Europar Batasunean herri independente gisa sartzeko orduan izango lukeen "zailtasunaren" inguruan esan dituen hitzak. Urkulluk ez du ulertzen Erresuma Batuko gobernu biren artean lortutako akordioa auzitan jartzea. Barrosoren adierazpenaz esan du Eskoziarentzat "eredu okerra" dela, kontsulta Gobernuen arteko itunaren fruitua izango delako. Izan ere, Urkullu sentsibilitate politiko ezberdinen arteko akordioaren alde agertu da, erakundeetan islatutako eta gizarteak berretsitako akordioa, alegia.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09