Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/22

EBBren presidente den Andoni Ortuzarren adierazpena, NEBaren iragarkiaren ondoren

rss Ezagutzera eman
eaj-pnv andoni ortuzar bakea

ARGAZKIA JAITSI

Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak atzo egin zuen iragarpenaren aurrean, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak zera adierazi nahi du:

-EAJk gizarteari adierazi nahi dio Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak azken hilabeteotan egin duen lana balioesten duela. Erakunde bera eta osatzen duten pertsonak onesten eta babesten ditugu. Eta, babesten jarraituko dugu, Euskadin behin betiko bakea finkatzeko, eta guretzat, gure seme-alabentzat eta gure bilobentzat, bortxakeriarik gabeko etorkizuna lortzeko lana egiten duten talde, instituzio eta erakunde guztiak abalatzen ditugun irmotasun berberarekin. Euzko Alderdi Jeltzaleak Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordea abalatzen du, eta bakearen alde lan egitera animatu nahi du.

-ETAk eman duena, lehen urratsa da, ona, norabide zuzenean. Alde bakarretik eta baldintzarik gabe emandako urratsa. Baina, hori baino ez da. Urrats bat. Behin betiko armagabetzerako hasierako urratsa, eta urrats bat den neurrian, horrela, bera bakarrik, ez da nahikoa. Nahiko genukeena baino urrats txikiagoa eta ahulagoa da. EAJ-PNVk nahi duena da urrats horren ostean, albait arinen, zabalago eta irmoago batzuk ematea, ahal bezain laster, ETAren armagabetze osoa eta behin betikoa ekar dezaten.

-EAJk ETAri exijitzen dio denborekin edo antzezpenekin jolasten ibili ez dadila; armagabetze prozesuan interes partikularretan edo alderdikeriatan oinarritutako erritmo edo irizpideak erabil ez ditzala; armagabetzea burutzeko hartu duen denbora hau, urrats handia emateko aprobetxa dezala: egin duen min bidegabea aitortzea, alegia. EAJk ETAri exijitzen dio, azken finean, euskal hiritargoaren aldarria entzun dezala eta, behin betiko, Euskadin, bortxakeriaren denbora tristea itxi dezala.