Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/26

Estebanek Espainiako Gobernuari exijituko dio erronkei "hemen eta orain" ekitea

rss Ezagutzera eman
eaj-pnv aitor esteban garoña

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteari exijitu dio erronkei "orain eta hemen" ekitea. Zentzu honetan, Estebanek Rajoyri eskatu dio "ETAren desarmerako baldintzak jartzea" eta "bake politika" egitea; era berean argitu dionez "Polizia nagusia ez litzateke izan behar horren karguan egon behar dena, etengabe adierazpenak egin behar dituena eta Gobernuari gai horretan jarraituko duen bidea markatuko diona".

Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidaren bigarren jardunaldiko agerraldian, bozeramaile jeltzaleak zera esan du "hain da ulertezina Espainiako Gobernuak euskal Y trenbidearen inguruan mantentzen duen jarrera, EAJ-PNVren baitan  nahita hartu den erabakia izan dela pentsatzen dugula; eta, bitxia bada ere, horrek suposatuko luke Sorturekin pintza bat egitea Eusko Jaurlaritzaren kontra egiteko".

Beste alor batean, Aitor Estebanek salatu du PPren Gobernuak  birzentralizatzeko daraman politika, eta  Mariano Rajoyri eskatu dio "Euskadi eta Catalunyako errealitate nazionalak ez baztertzea eta,  errespetuan oinarrituta eta inposiziorik gabe, gizarteari esan behar duena adierazten uztea”.

Amaitzeko, Estebanek kritikatu egin du Espainiako Gobernuak legegintzaldiko lehen bi urteotan eraman duen politika ekonomikoa, Gobernuko Presidenteari eskatu dio hiritarrei "argi hitz egitea" eta gizarte kohesiorako politikak hartzea. Era berean salatu duenez " ez da sinesgarria gardentasunaren buru bilakatzea, epaimahaietan eta medioetan jarraitzen diren ustelkeria kasu larriak argitzeko laguntzen ez baduzue"; “Barcenas auzia ez da amaitu eta  abuztuaren 1ean `engainatu egin naute’ esatearekin dena amaituta dagoela pentsatzen baduzu, oso erratuta zaude" ezarri du Estebanek.