Prentsa Aretoa
2014/02/26
Izaskun Bilbaok Europako trenbide esparrua sortzea exijitu du
Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak Estrasburgoko parlamentuan bere taldeak babesten duen trenbide multzoa onartu ondoren eskatu du Europako trenbide esparrua behin betiko sortzea, trenbideko erabiltzaileak, bidaiari zein merkantzia garraiari gisa jasotzen duten zerbitzua hobetzea helburu. Bilbaoren esanetan " gaur egun Europako estatu ezberdinen artean trenen zirkulazio askea eragozten duten oztopoak kentzeak negozio eta enplegu aukera berriak sortuko ditu sektoreko enpresentzat eta zerbitzu berri eta hobeak eskainiko ditu, Europan mugikortasuna jasangarriago egiteko ezinbestekoak direnak" .
Izaskun Bilbaok adierazpen hauek egin ditu, lege multzo honen barruan trenbideen interoperabilitateari buruzko txostengile taldeko kidea den neurrian . Helburua da une honetan tren azpiegiturak mugaz gaindi erabiltzea eragozten duten oztopoak apurtzea, trenbidearen mugikortasuna errepide bidezkoak edo aire bidezkoak duten mugikortasunarekin parekatzeko. Xede horrekin hiru araudi eta hiru zuzentarau onartu dira " arazoak ezabatzera" bideratuta. Txostengile jeltzalearen hitzetan " gure borondatearen mende daude, eta ez zehaztu ezin diren faktoreen mende. Denbora luzea eman dugu gure trenbide azpiegituretan zentzurik gabeko oztopoak mantentzen, eta horrek egile,operadore eta erabiltzaileei suposatzen diete oztopo horiek gainditzeko denbora eta diru gehiago erabili behar izatea".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09