Prentsa Aretoa
2014/03/06
Arabako Ertzaintzaren egungo antolaketa defendatu du EAJk
Xabier Agirre ABBko presidenteak PPren ekimena kritikatu du, Araba Errioxako PPko bost alkateren eskaeren bozgorailu izan delako. "Lapurreta-olatuaz hitz egin du, nahiz eta estatistikek ez duten hori adierazten", esan du Agirrek.
Eusko Legebiltzarrak EAJren proposamena onartu du, eta horretan, Legebiltzarrak Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari eskatu dio, 2016 Ortzimuga Ertzaintzaren plan estrategikoaren garapenean, jarrai dezala Euskadiko landainguruneetako segurtasuna hobetzen, ertzainetxeetako eginkizunak indartzen, ikerketa bultzatzen eta toki-erakundeekiko eta gizarte-eragileekiko lankidetzan sakontzen era guztietako delitugintzari aurrea hartzeko.
Legebiltzarrak ez du Alderdi Popularraren proposamena aintzat hartu; izan ere, PPren ekimenak kritikatu egiten zuen Arabako Ertzaintzaren egungo antolaketa. PPren proposamenean Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen zitzaion indar zezala poliziaren presentzia Arabako landa-inguruneetan eta, bilkura-aldi honetan zehar egin eta Legebiltzarrera bidal zezala nekazaritza-guneetan lapurretei aurrea hartzeko plan bat. Gaur, Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak dionez, Ertzaintzako ErNe sindikatuak bere ekimena babestu du, Laguardiako poliziak indartzea eskatzen dutenez gero.
Xabier Agirre ABBko presidente eta legebiltzarkide jeltzaleak PPren ekimena kritikatu du: "Araba Errioxako PPko bost alkateren eskaeren bozgorailu izan da Barrio. Lapurreta-olatuaz hitz egin du", nahiz eta estatistikek ez duten hori adierazten. Izan ere, inguruko bederatzi alkatek ezeztatu dute hori. Hori dela eta, Barriori galdetu dio "ea ertzainak jarri nahi dituen mendiak zaintzen".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09