Prentsa Aretoa
2014/03/11
EAJ-PNVren esanetan berdintasuna bidezkoa izateaz gain garapena suspertzeko inbertsioa ere bada
EAJ-PNVK berdintasun politiketan sakontzeko apustua egin du euro-ganberak arazo honek Europan izan duen eboluzioa aztertzeko egin duen urteko txostenean. "Genero berdintasuna, justizia kontua izateaz gain, inbertsioa ere bada. Desberdintasuna ez da bakarrik bidegabekeria bat. Marjinazioa eragiteaz, oinarrizko eskubideak urratzeaz eta askotan bortxakeria eragiteaz gain, katastrofea ere bada ikuspuntu ekonomikotik begiratuta" esan du Izaskun Bilbao Barandicak. EAJ-PNVren eurodiputatuaren esanetan desberdintasuna "bateraezina" da "2020rako europar estrategiarekin".
Eurodiputatu jeltzaleak testuari aurkeztu dizkion zuzenketa bidez lortu du ikuspuntu hori bihar euro-ganberak bozkatuko duen agirian azpimarratzea. Izaskun Bilbao Barandicak uste du eztabaida bukatutakoan agiriak "barnean hartzen duela behin eta berriz azpimarratu behar den ideia: genero berdintasuna justizia kontua izateaz gain, inbertsioa ere bada. Marjinazioa eragiteaz, oinarrizko eskubideak urratzeaz eta sarri askotan bortxakeria eragiteaz gain, hondamendia ere bada ikuspuntu ekonomikotik aztertuta. Desberdintasunak suposatzen du biztanleriaren erdi baten lan indarra, prestakuntza eta gaitasuna alferrik galtzea. Eta hori, bidegabea izateaz gain, ez-eraginkorra ere bada".
EAJ-PNVk Estrasburgoko ordezkariaren bidez azpimarratu du hamarnaka ikertzailek erakusten dutela emakumeek "gizonek besteko prestakuntzarekin ere, ekonomiari beste gaitasun batzuk eskaintzen dizkiogula eta elkarbizitzari hobekuntza dinamikoak ekartzen dizkiogula. Lehenengo eta behin, emozioen kudeaketaz asko ikasi dugulako eta gaur egun hori ere bada bikaintasun eta lehiakortasun faktorea. Ekarpen hori estatistikoki neurtzen hasi behar dugu agerikoa eta ikusgarria izan dadin".
Izaskun Bilbao Barandicak uste du neurketa hori egitea funtsezkoa dela hiritargo guztiarentzat, baina bereziki berdintasun politiken kontra agertzen diren herrietan, non murrizketen ondorioz berdintasunean atzera egin den. "Guztiak behar ditugu,baina batez ere eszeptikoak. Gauzak benetan aldatzen hasiko dira berdintasunaren kontra agertzen direnek, austeritatearen aitzakiapean europar eredu soziala murrizten ari diren berberak, garapenaz, lehiakortasunaz, berrikuntzaz eta eraginkortasunaz ari garela ikusten dutenean. Baina, horiez gain ere ari gara baloreez, gizatiartasunaz eta oinarrizko eskubideez".
Jeltzaleek interbentzio hau amaitzeko gogora ekarri dituzte Europako garapenak 2020ko estrategiarekin ados suposatu beharko lukeena. "Garapen adimenduna, jasangarria eta integratzailea bilatzen badugu ezin dugu talentua,gaitasuna eta ezagupena gehiago baztertu, baliabide horiek emakumeengandik etortzen badira. Jarrera hori ezin da gehiago mantendu eta ez du gizarte kohesioa sortarazten. Desberdintasuna erabat bateraezina da 2020ko estrategiarekin".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09