Prentsa Aretoa
2014/04/08
EAJ-PNVk gogoratzen du nazio estatuena kontzeptu zaharkitua dela Europan
Izaskun Bilbao Barandica EAJ-PNVren eurodiputatuak Onda Vasca irratiari gaur eginiko adierazpenetan ezarri du nazio estatuena kontzeptu zaharkitua dela Europan, eta zentzua galduz doala europar erakundeek eskuduntzak irabazten dituzten neurrian. Eszenatoki horretan "geratzen zaiena babesten" saiatzen dira, baina argi dagoena da "erabaki politikoak hartu beharko" direla "Europa barruan dagoen aniztasun osoa egokitzeko".
Izaskun Bilbaok azpimarratu du berebizikoa dela Europako hauteskundeetan parte hartzea "Europaren eraikuntza prozesuan guk parte hartu ezik, beste batzuek egingo dute eta gu kontuan hartu barik". Era berean azpimarratu du legegintzaldi honetan bere obsesioa izan dela "europar legeria ezagutu eta betetzetik, legeria hori egiteko prozesuan parte hartze aktiboa izatera igarotzea", eta pozik adierazi duenez " bost urte hauetan ez dut ezetzik jaso laguntasuna edo lankidetza eskatu dugunean legebiltzarreko gai bat jorratzeko orduan. Horri esker, ehunka euskal ekarpen daude gaur egun hainbat zuzentarau eta arauditan, eta lehengo hauteskunde kanpainan aipatu nuen euskal lobby hura, batzuei barregura sortarazten ziena eta zeinetaz hain gauza txarrak entzun behar izan ditudan, errealitate bat da eta berari esker Euskadi gehiago dago gaur egun Europan".
Bilbao Barandicak azpimarratu du ekarpen hori garrantzitsua dela Euskadik garapen ekonomikoa garapen sozialarekin uztartzen duelako "hori da gaur egun Europan defendatu behar duguna, pertsonak erreskatatuko dituen Europa, babes sozialerako gutxieneko estandarrak ezarriko dituena, inor hezkuntzarik geratu ez dadin, osasunik gabe edo langabezian babesik gabe edo erretirorik gabe gera ez dadin. Horregatik pentsatzen dugu Euskadi gehiagok dakarrela beste Europa bat sortzea, Europa sozialagoa, Europa hobea".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09