Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/09

Estebanek Euskal Nazioa defendatu du eta erabakitzeko eskubidea egikaritzeko terminoak ezartzea eskatu du

rss Ezagutzera eman

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak euskal nazioa existitzen dela defendatu du eta "erabakitzeko eskubidea egikaritu ahal izateko terminoak lege barruan argitzeko ordua heldu dela" baieztatu du.

Catalunyari erreferenduma deitzeko eskuduntza emateari buruz egin den eztabaidan, Aitor Estebanek zera iragarri dio Espainiar Gobernuari  "patata bero bi dituzu esku artean: Catalunya eta Euskadi" eta Gobernuari kritikatu dionez "nahiago duzu herriaren ahotsa legearen bidez isilarazi , legea herriaren borondatea egokitu baino".

Estebanek zentzu berean deitoratu duenez "gaur egun ez dago ulertzeko borondaterik" eta Mariano Rajoyren Gobernuari egotzi dio 1978ko Konstituzioa "lubaki edo trintxera" bailitzan hartu duela; "zilegia ez dena da Legearen aldaezintasunaz baliatzea zure jarrera beste pentsamendu politikoen gainetik nagusitzeko" esan du.

Era berean gogoratu du "konponbide konstituzionala erreza dela" 2011 urtean PP eta PSOEk konstituzioan egin zuten erreformarekin erakutsi bezala "erreferendumik gabe, Auzitegi Konstituzionalean errekurtsorik planteatu gabe, ezer gabe" ezarri du Estebanek.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaileak PP,PSOE eta UPyD taldeei egotzi die "zilegitasuna eta demokrazia" nahasten dutela, eta gaineratu duenez "demokrazia bat ezin da zuzenbidea kosta ahala kosta defendatzean oinarritu" eta "onartezin" jo du bere ustetan "Espainia aldean hiritargoak adierazi nahi duenarekiko dagoen beldurra".