Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/09

Jone Berriozabal legebiltzarkidea izango da Autogobernu Ponentziako koordinatzailea

rss Ezagutzera eman
Jone Berriozabal legebiltzarkidea izango da Autogo

ARGAZKIA JAITSI

Datorren urtebetean berrogei agerraldi inguru izatea adostu du lantaldeak.

Lehen lan-bilera izan du gaur Autogobernu Ponentziak. Bertan, Jone Berriozabal legebiltzarkide jeltzalea izendatzea erabaki dute, Ponentziako koordinatzailea izateko. Lantaldea bi astean behin bilduko da, eta legebiltzar-talde bakoitzak bederatzina agerraldi-eskaera egingo ditu, gehienez ere, UPYD izan ezik: UPYDk lau egiteko aukera izango du.  Halaber, aurreko legegintzaldiko autogobernu batzorde berezian agerraldia egin zutenek aukera izango dute, idatziz, Ganbera aurrean egindako hitzaldiak eguneratzeko edota betetzeko.

Berriozabalek aurreratu duenez, hiru bilera izango dira uda aurretik. Zehazki, maiatzaren 28an eta ekainaren 11n eta 25ean izango dira. Hori bai, apirilaren 30erako, ponentziako kideek zehaztu beharko dute mahai gainean jarriko duten agerraldi-zerrenda.

GBBko presidente eta EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, ez du ezagutzera eman bere alderdiak proposatuko dituenen izen-abizenik, lehenago horiekin harremanetan jarri behar direla-eta. Nolanahi ere, adierazi du lehendakari ohiak deituko dituztela, Ardanzak eta Ibarretxek adibidez, eta baita hainbat pertsona ospetsu, bere ikuspuntua emango dutenak eremu konstituzionaletaz, autonomikoetaz edo Eskoziako zein Kataluniako errealitate politikoetaz. Gainera, aurreratu du EAJk interesa lukeela Jaurlaritzari txosten batzuk eskatzeko, aztertuko dutenak oinarrizko legegintzak nola eragin duen, ez-betetzeak egungo Estatuaren birzentralizazioan eta erabateko autogobernuak zenbateko ekonomikoa izango zezakeen Euskadirentzat.

Kazetariek atzo Kongresuan izandako eztabaidaz galdetu diote. Bertan, erreferenduma deitzeko eskumena Kataluniara transferitzea eskatu zuten. Horri erantzunez, burukide jeltzaleak esan duenez, “PSOEk eta PPk aukera bat galdu dute benetako elkarrizketarako. Ibarretxeren aurrean esandakoa kopiatu dute, elkarrizketari ateak ixteko asmoz” bukatu du.

Bere ikuspuntutik,  kontsulta debekatzeak “defizit demokratikoa” erakutsi besterik ez du egiten, Madrileko Gobernuaren eta alderdi konstituziozaleen “defizit demokratikoa”, hain zuzen ere. “Beldurra diote herritarrek emango liekeen erantzunari”. “Bai PPk, bai PSOEk, elkarrizketarako deia egiten dute, baina ez da erreala, hasieratik mugak jartzen ari direnez gero” salatu du.

Beste behin ere, lege-markoa aldatzearen alde egin du, Euskal Herriaren eta Kataluniaren nazio-aldarrikapenak jasotzeko. “Legezkotasuna moldatu egin behar da herritarren borondate libre eta demokratikoaren arabera, herritarrek hala erabakita, eta ez alderantziz”, adierazi du.

Legebiltzarkide jeltzalearen aburuz, horixe izan behar zen jarraitu beharreko bidea: “Ez dauka zentzurik eztabaidari mugak ezartzea. Izan ere, elkarbizitza errespetuaren eskutik etorri behar da, eta ez inposaketa eta mendekotasunaren eskutik.