Prentsa Aretoa
2014/04/11
EAJ-PNVk Ramiro Gonzalez izendatu du Arabako Foru Ahaldun Nagusirako hautagai
EAJ-PNVk Ramiro Gonzalez izendatu du Arabako Ahaldun Nagusirako hautagai, atzokoan Vitoria-Gasteizen ospatu zen Herrialde Batzarrean. Ramiro Gonzalez une honetan Arabako Batzar Nagusietako prokuradore taldeko bozeramaile dena Ahaldun Nagusirako hautagai izendatu dute Arabako Uri Erakundeen aho bateko babesa dela medio. Izendapen horrekin amaitu da barne hauteskunde prozesua, martxoaren 4an hasi zena, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusirako aurkeztu den hautagai bakarra izan delarik.
Hautagai izendatu ondoren, foru bozeramaileak bere konpromisoa adierazi du "Arabak une honetan krisi ekonomikoarekin duen arazo nagusiari aurre egiteko" "Hiru urtetan erabat geldituta egon ondoren, Arabar gizon eta emakumeek aldaketa eskatzen dute. Arabak gauzak beste era batera egitea behar du, erreferente izatera bueltatu beharra du". "Nik konfiantza osoa dut arabar herritarrengan. Dena dugu erreferente izan ahal izateko. Baina, horretarako, ondo prestatutako lantaldea behar dugu, Arabak behar duen aldaketa horri ekiteko. EAJ-PNVk giza potentziala badu, eta nik lantalde hori zuzentzeko konpromisoa hartu dut".
Ramiro Gonzalez Zuzenbidean lizentziatua da EHUn, eta abokatu lana egiten du duela hogeita bost urte. Zuzenbide zibilean eta merkataritza zuzenbidean espezializatuta dago. Arabako Abokatuen Elkargoko Konkurtso-Zuzenbide Batzordeko kidea da , “Union des Avocats Europeens” taldeko kidea eta “Union Internationale des Avocats”-eko kidea. 51 urte ditu, ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Gonzalez Vitoria Gasteiz barrutiko Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea da 2007 urtetik. Lehenago EAJ-PNVren ordezkari izan zen Vitoria-Gasteiz hiria berriztatzeko Udal Agentziako administrazio kontseiluetan (2003-2009) eta Gasteizko Udaleko 21 Zabalgunea Hirigintza Sozietateko kide (2009-2011). Gasteiz-Erdialde Uri Erakundeko Alderdikidea da eta erakunde bereko Uri Buru Batzarreko kide izan zen 2006-2011 epealdian.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09