Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/05/06

Bilbaok pertsonak erreskatatuko dituen eta bere arazo eta erronka globalei erantzungo dien Europan sinesten du

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok pertsonak erreskatatuko dituen eta

ARGAZKIA JAITSI

Izaskun Bilbao Barandicak azaldu du zergatik EAJ-PNVren presentzia hain garrantzitsua den Euskadi eta Europarentzat, eta pertsonak une honetan ditugun arazo eta erronka globaletatik erreskatatuko dituen Europan sinesten duela azpimarratu du. "Horregatik aurkezten gara Euskadi Gehiago Europa Berrian. Europa Hobea goiburuarekin, mundu zabalean presentzia eta ahotsa izateko" esan du hautagai jeltzaleak.

Euskalduna Jauregian Bizkaiko gizarte ordezkariekin egin den ekitaldian, Andoni Ortuzar EAJ-PNVren presidenteak Izaskun Bilbao Barandica aurkeztu du Europar Parlamenturako hautagai jeltzale gisa "bere esperientziak eta bere lanak aspalditik azaldu dute Izaskun nor den,eta oso ondo jartzen  dute, gainera" esan du Ortuzarrek. Ebbko presidenteak azpimarratu du EAJ- PNV Europara doala lan egitera, euskal gizon eta emakumeen interesak defendatzera, egitasmo komun bidezkoagoa egitera, beti pertsona helburu".

Izaskun eurolegebiltzarkide eta Europar Parlamenturako hautagai jeltzaleak esan du pertsonak erreskatatzeak esan nahi duela gure hazkundea eta garapena talentuan eta ezagutzan oinarritzea. "Talentua da pertsonen kontua, emakume eta gizonena, historia osoan ondoen prestatuta dauden gazteena da, eta oraingo gertakarien norabidea aldatzeko behar ditugu. Pertsona nagusien kontua ere bada, era aktiboagoan zahartzen dira eta baztertu behar ez dugun esperientzia eskaini ahal digute" esan du.

Bilbao Barandicak auto-estimu eta itxaropen mezua zabaldu nahi izan du, orain bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean;" Euskadik berezko ahalmen,ideia eta energia dituelako, Europan ezagun egiten gaituen eta nortasuna ematen digun Euskadi markarekin ( Basque Country)" . “Euskal gizon eta emakumeak marka honen bidez ezagutzen gaituzte. Gauzak ondo egiteko gaitasuna dugulako. Aznarrek bere harrokeriarekin goresten zuen espainiar mirari ekonomikoaren atzean zeuden espekulazio, pelotazo eta adreiluari uko egin diegulako. Beste herri marka bat daukagu, gauden estatuarenarengandik banatzen gaituena" esan du .

Eurolegebiltzarkide jeltzaleak helburu jo ditu arazo globalak ezabatzea eta lan hori euskal gizarte osoaren elkarlanean egitea "Egiteko dugun modu hori, nortasun hori eta gaitasun horiek guztiak bidean datorren Europa Federalaren baitan sartu behar ditugu. Batasunaren arauak betetzetik igaro behar dugu erabaki prozesu guztietan parte hartzera".

Izaskun Bilbao, azken finean azpimarratu du Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik "gorputz eta arima" jarri dugula Europan gure eredu soziala aurkezteko ahaleginean. “Ekonomia produktiboaren alde egiten dugun apusturako babesak bilatzen saiatu gara. Aurre egiten eta herri gisa espekulaziotik,pelotazotik eta ustelkeriatik aldentzen. Langabezia eta etsipena borrokatzen. Gazte bermearekin. Talentu guztia,emakumeena ere, sistema produktiboan sartuz. Europa mailan erreferentea den Lanbide Heziketarekin. Gure erakunde sistema Europako gero eta egitura federalagoan sartzen. Gure talde nortasuna ikusgarri egiten eta nortasun hori egikaritzen. Hori da gure herrigintza eredua, gaur eta bihar Europan nazio izatekoa. Hori da More Basque Way esaldiak esan nahi duena. Bide horretatik gorenean jartzen dugu gure herri marka: “Basque Country”.

Amaitzeko, hautagai jeltzaleak esan du EAJ-PNVk eredu bat duela Euskadi eta Europarentzat. Eredua pertsonentzat "Jakin badakigulako sormenean, ideietan, ekimenean, lanean, dedikazioan eta pertsonengan daudela gaur Europan nortasuna izaten lagundu diguten gakoak. Elementu eta gako horiek eramango gaituzte, behar dugun Europar federazioko izar izatera; mundu zabalean ahotsa, presentzia eta etorkizuna izatea ekarriko digun izarra" amaitu du Izaskun Bibaok.

Andoni Ortuzar

Izaskun Bilbao