Prentsa Aretoa
2014/05/08
Urkulluk gazteentzako enplegua sortzen duen Europaren alde egin du eta Ortuzarrek salatu du “PPri eta PSOEri ez zaiela Euskadi axola”
Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak, bai Bruselan bai Estrasburgon, esfortsu guztiak batuko dituela ziurtatu du, Euskaditik lan egiteko beste Europa bat nahi dutenentzako.
Urkullu lehendakariak, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta, Izaskun Bilbao Barandica eta Jean Tellechea EAJko hautagaiek hartu dute parte Hondarribian egin den Europar Haueskundeetarako kanpaina-hasieraren ekitaldian. Urkulluk euskal eredua defendatu du, estrategiarekin eta oinarriekin, giza garapena eta hazkunde iraunkorra bermatzeko. “Euskadi Europa da. Euskadik ordezkaritza propioa du Europan euskaldunon interesak defendatzeko. Euzko Alderdi Jeltzalea behar dugu egunero, gazteentzako enplegua sortzen duen Europaren alde egiteko”, esan du.
Andoni Ortuzarrek, aldiz, gertutasuna jo du EAJren balorerik nagusiena. “Izaskun eta Jean dira euskaldunok Europan dugun berme bakarra. PPri eta PSOEri ez zaie Euskadi axola. Ez zaizkie euskaldunak axola, ez gure arazoak, ez gure ilusioak. Ez du inork Euskadiren alde lan egingo euskaldunok garenok baino hobeto.” “Euskaldunok ez baldin badugu bozkatzen, orduan Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak irabaziko dute. Eta orduan, nork babestuko gaitu? Izaskunek edo Iturgaizek. Izaskun da gure aukera”, nabarmendu du Ortuzarrek.
Ildo horretan, Izaskun Bilbaok ziurtatu du lan handia bermatuko duela, bai Bruselan bai Estrasburgon, Euskaditik gehiago egiteko beste Europa baten alde egiten dutenekin batera. “Nire asmoa jendearekin, orain arte dugun lanarekin jarraitzekoa da. Lan handia egiten dugu, jendearekin, euskal gizon eta emakumeekin, beti pertsonengandik hurbil. Bruselan esfortzu horiek guztiak batu nahi ditugu. Pertsonak erreskatatuko dituen Europa egin nahi dugu. Espekulazio eta adreiluaren alternatiba eskaini nahi dugu, pelotazo eta ustelkeriaren alternatiba. Eta horregatik, ezagun egiten gaituzte, badakite gu Euskadikoak garela. Berrikuntza komisario andreak esan du: hogeita hamar urtetan egin duena ikusita, egon badago argia eta itxaropena Europarentzat”.
Horregatik, eurolegebiltzarkide jeltzalearen ustez, Europako Parlamentuan egotea oso garrantzitsua da. “Espainian ez gaituzte Europan nahi. Traba egiten diegu, ikusi egiten dugu zer egin ahal den eta besteek zer egin ez duten. Eta, horregatik daude lege batzuk, euskal hiritar gisa gu han egotea oztopatzeko. Horregatik egon behar dugu Europan, horregatik bozkatu behar da hauteskunde hauetan”, azpimarratu du Izaskun Bilbaok.
Jean Tellechea EAJ-PNBko hautagaiak esan duenez, Europak Madrili eta Parisari adierazten dio bi estatuen arteko lurralde bat dagoela. “Estatuen Europak Nazioen Europari paso utzi bihar dio. Aldaketa hau bultzatu behar da. Euskadi izan behar da Europa eraikiko duen motorra”.
Iparraldea eta hegoaldea, batuta
Mitina baino lehen, Ortuzar, Bilbao eta Tellechea protagonista izan dira Bidasoaren uretan zehar egin den ekitaldi hunkigarrian. Ortuzar eta Bilbao, beste hainbat ordezkari jeltzalerekin, Hondarribitik Hendaiara itsasontziz abiatu dira. Han Tellechea euren zain zegoen, eta barkuan igo eta gero, Hondarribira itzuli dira. “Batzuentzat Bidasoak muga bat isalatzen du. Guretzat, aldiz, ibai bat da, izadiaren altxor bat baino ez”. Hondarribia Euskadi, baita Hendaia ere; Hondarribia Europa da, baita Hendaia ere. Bidasoa ez gaitu banantzen, baizik eta euskaldunok batu eta Europarekin elkartzen gaitu”, adierazi du Ortuzarrek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09