Prentsa Aretoa
2014/05/09
Izaskun Bilbaok euskal interesen alde egin duen lana “krisiari aurre egiteko sendagairik onena da”
Datorren maiatzaren 25eko hauteskundeetako EAJren hautagai den Izaskun Bilbao, gaur pozik agertu da Sestaoko La Naval ontziolak hurrengo bi urteetarako lana izango duelako. EAJk euskal interesen alde egin duen lan guztia, “krisiari aurre egiteko sendagaitik onena da”. Bilbaok gaur Gasteizen berretsi duenez, Sestaoko La Naval ontziolak hurrengo bi urterako lana izango du. “Itxura batean, kontratu berri gehiago datoz. Zorionak, La Navali!”. Hori guztia “Euskadi eredua martxan” dagoelako eman ahal izan da. Euro-legebiltzarkide abertzalearen aburuz, “Euskadi ereduak funtzionatzen du. Euskal gizartea ekintzailea da. Euskal enpresak aurrelariak dira nor bere esparruan”.
Izaskun Bilbaok sutsuki azpimarratu du “gure gobernuak ekonomia produktiboari laguntza ematen” diola. “Direnak eta ez direnak egin ditu Alderdiak Bruselan, sektorearekin bat eginda, taxlease-ari lotutako argi-ilunak konpontzeko. Hori da talde-lanean egiteko modua. Hori da lan eraginkorra. Hori da krisiari aurre egiteko sendagairik egokiena”.
Europar Legebiltzarrerako Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak berak nahi duen Europaren deskribapena egin nahi du: “Europa ekintzailea nahi dugu, pertsonak erreskatatuko dituen Europa bat. Zorrotza, espekulazio eta ustelkeriaren aurrean; gure ekonomia eta gure gizarte eredua babestuko dituena; pertsonak oinarri izango dituena, gizon eta emakumeen ezagutzan errotuta; langabezia ekonomia errealaren bidez borrokatuko duena. Langabeziaren kontrako borroka horretan ere, politika aktiboak martxan jarriko dituen Europa nahi dugu, gu guztion talentua berreskuratzeko lana egingo duena, emakume eta gizonena”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09