Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/05/20

Urkulluk EAJren enpleguaren aldeko apustua berretsi du eta Ortuzarrek PPren Arabako agenda ezkutua salatu du, “Garoña ireki eta Foronda ixtean”

rss Ezagutzera eman
Urkulluk EAJren enpleguaren aldeko apustua berrets

ARGAZKIA JAITSI

Izaskun Bilbaok euskal gizarteari botoa eskatu dio iganderako, maiatzaren 25ean EAJri bozkatzea erabilgarria delako, “Europan Euskadi gehiago izateko, erabakitzeko eta eraikitzeko”.
Ezker abertzalearen temakeriaren aurrean, Lehendakariak Jaurlaritzaren apustua aldarrikatu du 4i estrategiaren alde: Industria, Inbertsioa, berrikuntza eta nazioartekotasuna.
Ortuzarrek, berriz, EH Bilduren itxurakeria gaitzetsi du: “Ez da batere koherentea Erregearen eta Printzearen aurrean manifestazioa egitea, eta era berean, Gipuzkoan Bankiarekin negozioak egitea.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Laudion egin duen ekitaldian, ekonomiaren susperraldia eta enplegua, batez ere, gazteentzako enplegua nabarmendu ditu gobernuaren helburu nagusien artean, eta horretarako, Europan egotea ezinbestekotzat jo du. “Europan egon behar dugu. Badakigu zertaz ari garen, gure programan dago. Bost urtetan lan egingo dugu indarberritzen ari den sektoreetan laguntzak ekartzeko, inbertsioak irabazteko, hemen Gazteentzako Bermea garatzeko. Hori da gure programa Euskadi gehiago lortzeko. Ez dugu eten egingo. Konfiantza, inbertsioa,  susperraldia eta enplegua. Enplegurik gabe ez dago orekarik gizartean, ez dago bizi kalitaterik. Europa”. Ildo horretan, lehendakariak esan du bere gobernuak lehentasun bateratua duela: gazteentzako enplegua. “Helburu horrek erabat gure esfortzua behar du, hemen eta Europan. Lehentasunak ezarriz, gaur guztiontzako lehentasun bat aurkeztu nahi dut: gazte enplegua. Guztion ahalegina merezi duen helburua da. Gazte enplegua, guztion helburua gure herria aurrera ateratzeko”, adierazi du Urkulluk.

Jaurlaritzak duela 30 urte martxan jarri zuen Industri Plana gogora ekarri du Urkulluk, eraginkorra eta baikorra zela adieraziz. “Hiru hamarkada igaro dira, aurrera egin dugu. Gaur ekonomiaren etorkizuna orokorra da eta 4i estrategiaren alde apostua egiten dugu: Industria, Inbertsioa, Berrikuntza eta Nazioartekotasuna. Izpiritu bera da: krisia gainditzen laguntzea eta enplegua sortzea. Bildu ez da mugitu. Bere temakeriari eusten dio, eredu berberarekin: Iraultza, haustura eta erradikala. 30 urte pasatu dira eta berdinetan daude. Euren ideologiak ez du errealitatea kontrastatzen. Gure eredua desberdina da, hazkunde iraunkorraren eta gizakiaren garapenaren eredua da. Ekonomiaren susperraldiak estrategia eta lan bateratua behar du. Baita Europan ere”.

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak adierazi duenez, EAJ buru-belarri ari da behar bezalako egoera sortzen berriro lanpostuak eta ekonomia sortzeko, nahiz eta batzuek ekonomiaren susperraldiaren aurrean oztopoak baino ez jarri. “Lehendakariaren hitzak entzun dituzue. Beste batzuek egiten dituztenekin alderatu. Pankarta, megafonoa, aldarrikapenak. Kexa egiteko ondo dago, baina koherentea izan behar da”, esan du Ortuzarrek EH Bilduri aipamena eginez, bere berbetan, “ez delako batere koherentea Erregearen eta Printzearen aurrean aldarrikapenak egitea, Gipuzkoako Aldundian Bankiarekin negozioak egiten dituen bitartean. Ez da koherentea Kutxabank baino Bankia gustukoa izan. Bildukoa ez da zentzuduna”.

Ortuzarrek ere Mariano Rajoyren gobernua aipatu nahi izan du; izan ere, PPk Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko asmoa agertu du. “PPk Garoña ireki eta Foronda itxi. Foronda itxi nahi du eta Euskal Y-a geldiarazi. Euskal Y-a geldiarazi eta hezkuntza ezegonkortu. Zer egin diogu guk euren gustukoa ez izateko? Nola izan daiteke hain faltsua Garoñaren inguruan? Madrilen egiten uzten dute, Burgosen sustatuz. Eta Europan batek daki. Ulertzen dut jendearentzat Estatuko bi alderdi nagusiak desastre hutsa izatea. Jendeari gauza bat eskatuko diot. Praktikoagoa izatea, eta esperientziaren alde eta Euskadiren itxaropenaren alde bozkatzea. Horretarako EAJ dago”, amaitu du Ortuzarrek.

Azkenik, Izaskun Bilbao Barandicak, EAJko hautagaiak, igandean bozkatzea eta, batez ere, Euzko Alderdi Jeltzaleari botoa ematea azpimarratu nahi izan du, “erabakigarria delako”. Bilbaoren berbetan, EAJk “bost urteetan mila bat ekimen aurkeztu du, sare lana eginez, euskal gizon eta emakumeekin elkarlanean. 84 diputatuk osatutako talde baten babes eta laguntasunarekin. Talde hori erabakigarria da handien artean arbitro lana egiten duelako. Europa Euskaditik eraikitzen duelako, europar garraio sareen barruan gure ibilbide zatia eginez. Gure industria politika ere hor dago. Gure gazte, ekintzaile, kooperatiba, langile autonomo, nekazari,abeltzain eta arrantzaleentzako babesa bilatuz. Euskaltasuna bortxakeriarekin lotzen zuten gezurrak agerian utziz. Itun eta Hitzarmen ekonomikoa defendatuz. Gure ahalegina eginez, euskarak Europan bere bidea irabaz dezan”. Halaber, denon artean lortutakoa azpimarratu du: “Benetako herria gara, goitik beherakoa, gure hiritarrak bezala. Horregatik bozkatu behar dugu EAJ. Boto eraginkorra eta erabakigarria Europan. Boto eraginkorra, naziogintzarako balio duelako, oinarrietatik, behetik gora. Basque Country”, amaitu du Izaskun Bilbaok.

 Andoni Ortuzar hitzaldia

 Iñigo Urkullu hitzaldia

 Izaskun Bilbao hitzaldia