Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/06/21

Ortuzarrek “Espainiar Estatuan egin den makillaje astea” salatu du, lehenengo errege aldaketarekin eta gero erreforma fiskalarekin

rss Ezagutzera eman
Ortuzarrek “Espainiar Estatuan egin den makillaje

ARGAZKIA JAITSI

EBBko presidenteak EAJ-PNVren lankidetza eskaini die Espainiar Estatuak behar duen “erreforma instituzional sakonari” erabakimenez ekingo diotenei. Erreforma honek erantzuna eman beharko lieke “euskal herriak nazio gisa dituen asmoei”.

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek gaurkoan salatu du “Espainiar Estatuaren makillaje astea” izenez deitu duena, alde batetik Estatuko buru berria jarri delako eta beste alde batetik Gobernu Zentralak erreforma fiskala egingo duela iragarri delako. Ortuzar gaur goizean izan da Lagranen (Araban) Arabar Mendialdeko EAJ-PNVren herri kargudun eta barne kargudunen artean egin den hausnarketa eta lan jardunaldian.Ekitaldi berean izan dira Xabier Agirre ABBko presidentea, EBBko Idazkari  Pilar García de Salazar; Batzar Nagusietan jeltzaleen bozeramaile eta Arabako Ahaldun Nagusirako hautagai Ramiro González eta  Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia.

“Espainiar Estatua oso krisi sakon batean dago murgilduta. Krisi ekonomikoa baino gehiago, erakundeen eta politikaren beraren funtzionamenduari eragiten dion krisia ere bada” iragarri du Ortuzarrek. “Egoera honen aurrean bi aukera daude. Lehenengoa da Espainiako alderdi nagusiek martxan jarri dutena, makillaje estrategia alegia: krisi nagusi honen ondorioak makillajez ezkutatzen saiatzea. Eta, aste hau makillajearen astea izan da Espainiar Estatu barruan: lehenengo eta behin errege aldaketarekin eta bigarrenik atzokoan erreforma fiskalaren inguruan egin zen iragarpenarekin. Aldaketa horiekin bilatzen dena da hiritarrak despistatzea, nahastea, gauzak aldatzen direlako itxurak egitea baina ezer aldatu gabe, denak bere horretan jarrai dezan, eta hori ez da EAJk egingo duen bidea. Gu  bide honetan jarraitzaile itsu izango garela pentsatzen duenak, ideia hori bazter dezala, ez baita horrela gertatuko”.

Ortuzarrek EAJ-PNVren  eskua luzatu die Espainiar Estatutik egin beharreko erreforma guztiei erabakimenez ekingo dietenei. “Bigarren  alternatiba bat dago, eta horren alde apustua egiteko prest gaude. Eta, alternatiba hori da aldaketa sakonena, Espainiar Estatuaren aldarazpen instituzional sakonarena, ekonomia suspertzeko balioko duena, enplegua sortzeko, Espainiar Estatuan orain dauden txirotasun tasak murrizteko eta mahai gainean nazionalitateen auziak jartzeko, hau da, euskal herriak nazio izateko dituen asmoak eta helburua, hiritargoak dituen asmoen arabera Europa dagokigun ordezkaritza izan dezagun”. Zentzu horretan jeltzaleen buruak zera baieztatu du  “espainiar indar politikoak behar dena erakundeen eta espainiar lege markoen erreforma sakona dela konturatzen badira, EAJ-PNV lan horretan egongo da. Egongo da, jakina, bere aldarrikapenekin, erabakitzeko eskubidearen aldarriarekin. Eta, mahai gainean jarriko du Espainiar estatuari erosotasuna eta egonkortasuna emango dion epe luzeko ituna; hori bai, baina baita euskal herriarentzat nazio etorkizun bat  sustatzeko, askatasun giroan eta Europa barruan” .

Ramiro Gonzálezek EAJ-PNVko alkateek Arabar Mendialdean egiten ari diren lan ona azpimarratu nahi izan du “legegintzaldi osoa eman dute beren herrien alde lan eginez eta krisia dagoen arren, diru eskasagoa dagoen arren, lortzen ari dira. EAJ eredua baita, lanaren eredua, ekimenaren, esfortzuaren,kudeaketa zuzenaren eta elkarrizketaren eredua. Ezker Abertzalearen ereduarekin zerikusirik ez duen eredua, azken honek inposatu,beldurtu eta deuseztatzen duelako, Arabako hainbat udaletan ikusten ari garen bezala”.

Andoni Ortuzar