Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/19

Ortuzar Aranako Bixente Deunako ekitaldian: "Zorionez ,arabarrek ez dute muturretara jo behar, ez eskuinetik ezta ezkerretik ere. Zorionez, arabarrek EAJ-PNV dute hemen"

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidenteak Aranako Bixente Deuna arabar udalerrian egin den ekitaldi politikoan baieztatu duenez " Arabak aldaketa politikoa egin behar du hurrengo udal eta foru hauteskundeetan. Baina, zorionez, Araba ez dago porrotera kondenatuta".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Zorionez, alternatibak egon badaude Euskadiko PPren subsidiariotasunaren eta Bildu Araban gobernatzen dituen udaletan ezartzen ari den inposaketa ereduaren artean. Zorionez, arabarrek ez dute muturretara joan behar,ez eskuinetik ezta ezkerretik ere. Zorionez, arabarrek EAJ-PNV dute hemen”. Ortuzar ekitaldian izan da Xabier Agirre ABBko presidentearekin eta Arabar Foru Ahaldun Nagusirako hautagai Ramiro Gonzalezekin.

EAJ-PNVren buruak gaineratu duenez "PPk esan du Araban aurreko mendetik hona ez dugula hauteskunderik irabazi. Erakutsi nahi dute Araban ez dugula ezer egiterik. Marotok orain dio bere aurkari bakarra Bildu dela. Baina, eskutik doaz biak. Estrategia berbera dute. Zein den? Beldurrik handiena eragiten dieten hori desagerrarazi nahi dute. Eta beren aurkari hori da EAJ-PNV.Beraz, ez sinistu esaten dutena. PP eta Bildu txanpon baten alde biak dira”.

Andoni Ortuzarrek amaitzeko baieztatu duenez "Herri eredu bat dugu, arabar,bizkaitar eta gipuzkoarrok partekatzen dugun egitasmoa dugu. Baita nafarrek ere.Egitasmo bat dugu Arabarentzat eta Euskadirentzat. Guretzat bat dira.Ahaldun Nagusirako hautagai bikaina dugu,Ramiro Gonzalez.Eta, gauza guztien gainetik, Arabarentzat eta Arabaren alde lan egiten jarraitzeko gogo ikaragarria dugu.Guretzat hori ere bada Euskadirentzat eta Euskadiren alde lan egitea. Egin behar dugu, eta egingo dugu".

Araba Buru Batzarreko presidente Xabier Agirrek bere hitzaldian azpimarratu duenez "2015 urtera begira funtsezko erronka bat dugu: udal eta foru hauteskundeak. Horri ekiteko,berriz ere, zuen konpromisoa eskatzera natorkizue, arabar erakundeak, abertzaleak izatea lor dezagun. Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean gobernu ardurak geureganatu ditugu. Eta bide horretan jarraituko dugu. Udaletan. Eusko Jaurlaritzan. Arabako Foru Aldundian ere lortu nahi dugu datorren urtean, lantalde gai, prestatu eta eraginkorrekin,  eta ez Madrilen interesen mende, gaur egun  daudenak bezala”.

Ramiro González Arabar Foru Diputaturako hautagaiak bere aldetik Arabako Alderdi Popularraren urduritasuna kritikatu du "Beren onetik aterata dabiltza. Konturatu egin dira Rajoyk ez diela kasurik egiten. Rajoyrentzat Arabak ez duela existitzen, Arabarentzat ez duela euro bakarra emango. Ez trenbidea lurperatzeko lanetarako,ez ureztatze lanetarako,ezta Forondarako ere".

Alderdi Popularraren jarrera horren aurrean, arabar jeltzaleen ordezkariak azpimarratu du EAJ-PNVk Arabarekin egin duen apustu sendoa eta hartu duen konpromiso irmoa. Horren erakusle dira Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Araban egin dituen inbertsioak,besteak beste autobus geltokia, Gastez Etorbidearen erreforma eta Arabako errepideak konpontzeko egin duen 3 milioi euroko inbertsioa. "Eusko Jaurlaritzak hamarna milioi euro inbertitu ditu Gasteizen eta Araban. Gero Maroto eta De Andres ibiliko dira beren buruei dominak jartzen, baina haiek ez dute eurorik jartzen. Dirua Eusko Jaurlaritzak jartzen du EAJ-PNVk Arabarekin konpromiso sendoa hartu duelako". EAJ-PNVk lan eginez erakusten duen konpromisoa "Guk Araban sinesten dugulako. Etorkizuna dauka , berriz ere erreferente izan daitekeelako eta gure Aldundiaz harro egoteko aukera izan dezakegulako".