Prentsa Aretoa
2014/07/09
Urtaranek gaitzetsi du Maroto Rajoy-ren gobernuaren aurrean ez agertzea, Forondako aireportua defendatzeko
“Nire buruari galdetzen diot non dagoen orain alkatea, Gasteiz defendatzeko inplikazio handiagoa eskatu beharko bailioke bere alderdiari”
Gorka Urtaran Euzko Alderdi Jeltzalearen Gasteizko Udaleko bozeramaileak gaitzetsi du alkatea Espainiako Gobernuaren aurrean ez agertzea, Forondako aireportua defendatzeko. Mugako Ikuskapen Puntua desagertzeagatik karga eragiketa garrantzitsu batek berriro ere huts egin duela egiaztatu eta gero, oposizioko buruzagiak berriro ere egiaztatu du Javier Marotok bakarrik gaitzesten dituela gainerako erakundeak, PP ez bada horietako burua. “Kasu honetan egoeraren erantzulea Mariano Rajoy-ren nagusia buru duen Gobernu Zentrala denez, Marotok ez du txintik ere esan. Penagarria da horrelako alkate bat izatea” adierazi du.
Carlos Urquijo Gobernu Zentralaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariaren bete gabeko promesak ohiko joera dira Forondari lotutako guztian. Orain dela hilabete MIPren funtzionamendurako baimena berreskuratzeko konpromisoa hartu arren, egia esan, ekainaren amaieran Gasteizko aireportuak Argentinatik zetozen zaldiak sartzeari lotutako eragiketa garrantzitsu bat galdu du berriro ere. Oraingo honetan 50 zaldi izan dira, azkenean Madrilen lurreratu direnak. Guztira, 255 zaldi izan dira bide beretik joan direnak.
“Nire buruari galdetzen diot non dagoen orain Maroto, Gasteizen interesen alde inplikazio handiagoa eskatu beharko bailioke bere alderdia den PPri. Beti hitz egiten du Urkullu lehendakariaren kabinetea gaitzesteko eta gure udalerriaren interesak defendatzearen aldeko apustua egiteko, eta hori erakusteko unea heldu da, egintzak gauzatuta, gauzak Mariano Rajoyri erreklamatu behar zaizkiola. Ez dugu ahaztu behar Espainiako presidentearen esku dagoela Gasteizko eta EAEko ekonomia oztopatzen duen arazo hori konpontzea” adierazi du EAJko bozeramaileak.
Urtaranek Eusko Jaurlaritza Forondako jarduera berreskuratzeko agertzen ari den jarduketa zehatzak gogorarazi ditu, H-24ren (aireportua egun eta gau osoan zabaltzea) eta MIP (2012aren amaieratik itxitakoa) berreskuratzearen alde eginez eta horren kudeaketa aurrera eramateko bere burua eskainiz. “Eskaintza hori onartu beharrean, PPk Forondaren aurka doazen erabakiak hartzen jarraitzen du. Zergatik ez du babesten Marotok Eusko Jaurlaritza MIP berreskuratzeko eskaera horretan? Beste adibide bat da, eta argi uzten du Marotoren alderdiak beste aireportu batzuk sustatu nahi dituela, gure aireportuaren kalterako, hori itxi arte” ondorioztatu du Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09