Prentsa Aretoa
2014/07/10
Plaza Berriko konponketa obretan plaza erdiko ur putzuen arazoa ere konpon dadila eskatu du EAJk
“Si el PP actúa así con lo que tiene enfrente, ¿qué no dejarán de hacer en el resto de la ciudad?”, se pregunta Álvaro Iturritxa
Gasteizko Udaleko EAJ-PNV Taldeak Bide Publikoen arloko zinegotziari eskatu dio Plaza Berriaren erdian sortzen diren ur putzuen arazoa ere sar dezala plaza hori konpontzeko obretan. Plaza Berria babes berezia behar duen monumentu gisa katalogatuta dago. Gaur egun, bertako ia berrogeita hamar baldosa berritzen ari dira Berehala Jarduteko Taldeak. Hala ere, ez dute ezer egin erdiko isurbidea plazaren erdialde horretan metatzen den euri ura husteko gauza izan dadin.
“Hain zuzen ere, gaur bertan egiazta daiteke nola, nahiz eta isurguneko saretxoaren inguruetan baldosa batzuk aldatu, ez duten ezertxo ere egin euria egiten duen bakoitzean inguru horretan ura metatu eta putzua sortu ez dadin. Arazo hau ez da berria, eta ez du hiriaren irudi onik ematen. Bide Publikoen arloko zinegotziak oso ondo daki, Batzordean galdetu diogulako eta aldian behin agertzen delako Herritarren Postontzian. Sekula ez du aukera hoberik izan arazoa konpontzeko oraingo obra hauetan baino, eta, hala ere, ez du ezer egiten. "PPk horrela jokatzen badu aurrean daukanarekin, zer ez ote dute albora utziko hiriko gainerako lekuetan?", esan du Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak. Obra horiei buruzko galdera egingo du Hirigintzako Batzordearen hurrengo bileran.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09