Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/16

EAJ-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetarako hobariak atera ditu udal obrak atzeratzen direnerako

“Tasen gutxiagotzea praktikara eramateko lehen kasua Gasteizko etorbidean eman liteke”, azaldu du Belandiak

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV saca adelante bonificaciones al comercio,

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Gasteizko Udalaren ordenantza fiskaletan aldaketa bat egiteko onespena lortu du. Horrenbestez, hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei hobariak aplikatuko zaizkie udal obrek aurreikusitako epea gainditu eta luzatzen diren kasuetan. “Kaltetutako saltokien mesederako neurri hau praktikara eramateko lehen kasua Gasteizko etorbideko obrak izango dira", azaldu du Borja Belandiak, EAJ-PNVren bozeramailean Ogasunean.

Alderdi Nazionalistaren eta Bilduren botoekin, bide publikoan mahaitxoak jartzeagatik edota estalkiak, errotuluak edo antzeko instalazioak jartzeagatik ordaindu beharrekoari dagozkion ordenantza fiskalen aldaketa onetsi da.  Ostalaritza, merkataritza edo zerbitzuen ekintzak beti bezala garatzea oztopatzen dituzten bide publikoko obrek esleitu zaien proiektuan zehaztutako epea gainditzen badute, tasa fiskaletan 1/27-ko hobaria emango zaie obrak atzeratutako aste bakoitzeko, hau da, epe horrengatik ordaindu beharko luketenaren bikoitza kenduko zaie ordainagiritik.

Obrek aurreikusitako epea gainditzea Udalari edo obrak egiten dituen enpresari dagokion zerbait da, eta beraz, hiritarrek ez dute egoera hori ordaindu behar", gehitu du Belandiak. Hobari horiek atzerapena ematen den ekitaldian bertan edo jarraitzen dion hurrengoan bakarrik aplikatuko direla ere adierazi du. Nazionalistak pozik agertu dira aurreikusitako epea gainditzen duten obrek izandako eragin negatiboak arintzen lagunduko duen neurria onestea lortu izanagatik.