Prentsa Aretoa
2014/07/21
Gorka Urtaranek adierazi du Zabalganan kirol anitzeko bi pista eraikiko direla laster
“Hiriko gune hori pixkanaka-pixkanaka auzo bihurtzen doa, Ekipamenduen eta Zerbitzuen Planari esker” esan du bozeramaile jeltzaleak
Gorka Urtaran adierazi du Zabalganan, Mariturriko Bulebarraren eta Giza Eskubideen kalearen artean, bilketa neumatikoko lantegiaren aurrean, hain zuzen, kirol anitzeko bi pista eraikitzeko lehiaketa onetsi zela pasa den astean. Kirol anitzeko pistek, hiriaren gainerako tokietan instalatu diren agoraspace-en antzekoak direnek, 285.000 euroko aurrekontua daukate, eta Mariturri arlo osoari zerbitzua emango diote, unera arte saskibaloi jokalekua baino ez zegoela. Proiektua Eduardo Rojo arkitektoak egin du, eta kirol eremu hori Zarauna ibaiaren erriberarekin osatuko du. Horretarako, lurzati osoko paisaia tratamendua gauzatuko da.
“Aurrerapausoa eman dugu legealdi honetako gure helburu nagusietako bat izan den arloan: auzo guztiei bizi-kalitate berdina ematea. Horretarako, Ekipamenduen eta Zerbitzuen Plana bultzatu dugu, honako ekintza hauek barne hartu dituena: Salburuako eta Zabalganako gizartetxe berriak abiaraztea, Mariturriko haur eskola eraikitzea, gune horietara doazen garraio publikoko lineak hobetzea, Borinbizkarrako pasabidea eraikitzea eta orain kirol eta aisia ekipamendu berrien eraikuntza kontratatzea. Gaur egun esan dezakegu pixkanaka-pixkanaka Zabalgana auzo bihurtzen doala, Ekipamenduen eta Zerbitzuen Planari esker” adierazi du Gorka Urtaranek.
Kirol anitzeko pista horiek eraikitzeko epea lau hilabetekoa izango da, eta, gainera, eremuari iturria, gerizpeko egonlekua eta jokalekuetarako landare tribuna ematea ahalbidetuko du. Inguruan arteak eta astigarrak landatuko dira, baita hesi mugatzaile bat ere. Pistek soropil artifiziala izango dute. Lurzatia hiriko azpiegitura berdearen irizpideei jarraituta egokituko da; paisaia jarduketako filosofia horrek mantentze-lanetako kostu ekonomikoak eta aztarna ekologikoa murrizten ditu.
Kirol anitzeko pista horiek eraikitzeaz gain, laster Zabalganako hiri ortuak urbanizatzeko obrak abiaraziko dira. Era berean, UNESCOren pasealekuko bi jokalekutan (Zabalgana) eta Ekialdeko parkean (Salburua) estalkiak instalatuko dira. “Orain gure helburua Salburuako baso jangarria eta auzo horretan egiteko dagoen agoraspace-a bultzatzea da. Komunitate, aisia eta kirol espazioetako hobekuntza horiek guztiek herritarren bizi-kalitateari nabarmen eragiten diote” ondorioztatu du Gorka Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09