Prentsa Aretoa
2014/07/24
EAJ-PNVk industriaren arloko ordenantzak Gasteizko enpresen beharrizanetara egokitu beharra gogorarazi du
“Susperraldi ekonomikoa gure lehentasuna da, eta horretarako, funtsezkoa da gure enpresei laguntzea” adierazi du Gorka Urtaranek
Gorka Urtaranek industrialdeak ukitzen dituzten ordenantzen egokitzapena berehala abiarazi beharra gogorarazi dio gobernu taldeari, horiek Gasteizko enpresen egungo beharrizanetara egokitzeko asmoz. Euzko Alderdi Jeltzaleak proposamen hori egin zuen Hiriaren Egoeraren aurreko Eztabaidan, eta PPk hori onartu zuen. Horrenbestez, aurrera egiteko laguntza nahiko dauka.
“Susperraldi ekonomikoa gure lehentasuna da, eta, horretarako, funtsezkoa da gure enpresei laguntzea. Badaude jarduerak egiteko aukera batzuk, industriaren arloko ordenantzen zorroztasunagatik gauzatu ezin direnak. Administrazio izapideak sinplifikatuta eta enpresen aktiboen kudeaketa eraginkorragoa bideratuta, susperraldi ekonomikoaren goi-goian kokatu ahalko ditugu. Ezin da denbora luzeagoa galdu” adierazi du Urtaranek.
EAJ-k Hiriaren Egoeraren azken Eztabaidan aurkeztu zuen proposamena hiru puntutan oinarritzen da: lehenik eta behin, industriaren arloko egungo ordenantzek berekin dakartzaten testuak eta izapideak sinplifikatzea; bigarrenez, enpresek okupatzen dituzten lurzatiak gehitzen eta bereizten laguntzea; eta, azkenik, lurzatien barnean erabileren bateragarritasuna handitzea. Neurri horiek abiarazteko, Euzko Alderdi Jeltzaleak beharrezkotzat jo du Enpleguaren Sustapenaren Batzordearen barnean lantalde bat sortzea, horretan Arlo horretako eta Hirigintzako teknikariek eta sektoreko funtsezko agenteek eta berriemaileek parte hartuko dutela. “Beharrezkoa da lantalde hori berehala lan egiten hastea eta, enplegua sortzeko, araudia gure ehun ekonomikoaren beharrizanetara lehenbailehen egokitzea” nabarmendu du oposizioko buruzagiak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09