Prentsa Aretoa
2014/08/28
Olabarriak Gazte Bermerako Funtsak autonomia erkidegoei banatzeko eta Enplegu Plana 30 urtera arte luzatzeko eskatu du
Emilio Olabarriak, Legebiltzarreko EAJ-PNV Euskal Taldeko enplegu-bozeramaileak, Gazte Bermearen Sistema espainiarra “gaizki taxututa” dagoela salatu du eta “30 urte bitartera arteko gazteentzako neurriak barne hartzen dituen enplegu-plan orokor bat” eskatu du. Era berean, Europako erakundeek Espainiari emandako funtsak “modu zuzenean" banatzeko eskatu du.
Euskal Taldeak hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako presazko neurriak onesteko Legearen Proiektua aplikatzea dagokion blokeari aurkeztutako zuzenketen defentsan, Olabarriak enplegurako politika aktiboetan eskumena dutenak autonomia erkidegoak direla gogorarazi du eta Espainiako gobernuak egindako funts europarren banaketa "arbitrarioa" kritikatu du. “Espainiak jaso dituen 1887 milioi eurotatik 28 milioi baino ez zaizkio banatu EAEri eta hori adierazgarria da”, adierazi du.
Gainera, diputatu jeltzaleak “25 eta 30 urte bitarteko gazteak Gazte Bermearen Sistema espainiarretik kanpo uzten direla” salatu du. Bere esanetan, “zenbat eta gazte bat 30 urtera gehiago hurbildu, gehiago hazten da langabezia-egoera kronikoa izateko arriskua”.
Era berean, “diru-laguntza eta kuoten bonifikazio gisa ematea aurreikusitako laguntzak instrumenturik onenak ez direla" segurtatu du eta hori dela eta, Gazte Bermearen Sistema "gaizki taxututa" dagoela errepikatu du eta "30 urte bitartera arteko gazteentzako neurriak barne hartzen dituen enplegu-plan orokor bat" eskatu du.
Azkenik, Olabarriak Espainiako gobernuak arau hau onartzeko baliatutako Errege Dekretu Legearen formula kritikatu du. “Desegokitzat” jo du eta “aldaketa batzuk 2015ean indarrean sartuko direla jakinda, presazkoak direla esatea paradoxikoa dela” gehitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09