Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/09/03

EAJ-PNV-k Aguraingo Batzokian egin berri dituzten pintadak gaitzetsi ditu

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV-k Aguraingo Batzokian egin berri dituzten

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Arabako exekutiboak, ABBk hain zuzen ere, joan den asteko ostiral goizaldean Aguraingo Batzokiaren fatxadan egin zituzten pintadak biziki arbuiatu ditu.

ABBk bere egoitzetako baten kontra, Aguraingo Batzokiaren kontra hain zuzen, erabili den indarkeria gaitzetsi du. Oraingoa ez da lehena, udal legealdian hainbat izan da.

Oporraldia igaro ondoren, atzo bertan egin zuen bileran, ABBk Aguraingo Udalean mozio bat aurkeztea erabaki zuen. Mozio horren bidez zera eskatzen da: aspaldikotzat izanik, bakea eta bizikidetza lortze aldera abian den garai berria hausten duten ekintza horiek gaitzestea. Era berean, mota horretako ekintzak bertan behera uztea eskatzen da, Agurain tolerantzia, aurrerabide eta elkarbizitza eredu izan dadin.