Prentsa Aretoa
2014/09/06
Ortuzarrek baieztatu du EAJ-PNVk ez duela Eskoziako erreferendumaren “baietzagatik” arinago jardungo, ezta “ezetzagatik” balazta jarriko ere
EAJ-PNVren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek aditzera eman duenez irailaren 18an Eskozian egingo den erreferenduma “zedarri” izango dela. “Ariketa demokratiko bat izango da herri batek bere etorkizuna erabaki dezan. Horregatik esan dugu eskoziarrek jadanik irabazi egin dutela: ‘baietzak‘ irabazi zein ‘ezetzak‘ irabazi, eskoziar herriak irabazi egin duelako”.
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek baieztatu du bere alderdiak ez duela “abiada bizkortuko” Eskozian egingo den erreferendumean “baietza” nagusi irteten bada, baina ez duela “balazta jarriko” “ezetza” irteten bada. Horren aurrean konbentzituta agertu da “emaitza batek zein besteak” Euskadin “antzeko prozesu bat hauspotuko” duela. Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek argi eta sendo esan du irailean gai bati aurre egiteko “eredu ezberdin bi” ikusiko direla “bata izango da demokratikoa” zeinen inguruan Bretainia Handiko Gobernua eta Eskoziako gobernua “ados jartzen jakin izan duten” , eta bestea “espainiarra”, “demokraziarik ezarena”, “ Catalunyako aldarrien aurrean entzungorrarena egiten duenarena”.
Jeltzaleen buruak “Eskoziar ereduaren“ eta “Estatuarekin adosteko” prozesuaren alde egin duen apustua berretsi du. “Metodo hori da guretzat nahi duguna. Euskadirentzat ere egoki jotzen dugu” esan du. EAJ-PNV Edinburgora bidaiatuko da irailaren 16tik 19ra bitartean eta ordezkarien buru izango da Ortuzar bera. Eskoziako alderdiekin harreman erronda burutuko du,bereziki Eskoziako Alderdi Nazionalistarekin (SNP). "Benetan sinesten dugu irakasbide ona izango dela Euskadiren etorkizunera begira” baieztatu du. Era berean argitu du Eskozian egoteak ez duela PPri inolako ohartarazpenik egiterik suposatzen “ Mariano Rajoyren gobernuak ondotxo dakielako zein den EAJ-PNVren jarrera”. "Catalunyan eta Eskozian ematen ari diren prozesuak babesten, errespetatzen eta onesten ditugu,baina euskal bidea defendatzen dugu,autogobernua eta euskal estatus juridiko-politiko berria “esan du. Horregatik, “baietza”irteten bada abiada bizkortuko ez dutela edo “ezetzak” irabazten badu balaztarik jarriko ez dela azpimarratu du. Zentzu berean gogoratu du Euskadin “etapak markatuta” daudela autogobernu ponentziaren inguruko eztabaidarekin, eta “oinarrizko testua” adostu beharko dela erakundeetan berretsia izan dadin. Geroago “Madrilekin adostea” saiatuko da “erabakitzeko eskubidea egikaritzea” baimendua izan dadin. Dena dela, horrekin guztiarekin batera esan duenez “edozein demokratarentzat eta demokrata abertzalearentzat” irailaren 18a “zedarri” izango dela. “Demokrazia ariketa bat izango da herri batek bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan. Horregatik esaten dugu eskoziarrek irabazi egin dutela jada: baietzak zein ezetzak irabazi, eskoziar herriak irabazi egin du” baieztatu du.
Ortuzar Catalunyan izango da irailaren 10 eta 11n, CiU taldeak eta Catalunyako Generalitat-ek Diadako ekitaldi ofizialetara gonbidatuta. Jeltzaleen buruak esan duenez “catalunyar gizartea oso mobilizatuta dago, zutik dago eta martxan jarri da", eta aurreratu du aurten ere irailaren 11ko ospakizuna “arrakastatsua” izango dela. Dena dela esan du Madrilen egongo dela “lupa erabili nahiko duen bat” iaz baino “bat gehiago edo bat gutxiago” jarri nahiko duela. Bere ustez “hori da errealitatearen aurrean itsu geratzea” “Catalunyako aldarria herriaren oihua delako”. Ortuzarrek esan duenez kontsulta “egin egin beharko litzateke” “CiU eta Mas presidenteak berak erakutsi dutena baita legea errespetatzen dutela” ,eta horregatik egingo duten legeak “edozein kontsulta baimentzeko eta babesteko” balioko du. Zentzu berean esan du “paradoxa” dela legea ezagutu gabe ere Rajoyk errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri izana “gertakari bitxia da hori, ikuspuntu demokratikotik begiratuta”. “Askatasunari beldur ikaragarria diotela erakusten dute” kritikatu du. Gainera “seguru” agertu da Gobernuko presidenteak bere iragarpenak beteko dituela eta Catalunyako erreferenduma egotzi egingo duela. "Ziur egingo dutela. Ezer ziurrik badago, hori da Rajoy eta PPk nazio ekin mantentzen duten politika ‘zartakoarena’ dela, elkarrizketarena erabili beharrean”,esan du.
Andoni Ortuzarrek era berean aipatu du Gobernu Zentralaren ordezkari batzuek,besteak beste Cristobal Montokok, Jordi Pujol Catalunyako presidente ordeak eginiko ustezko iruzur fiskala Catalunyar herriaren burujabetza aldarriekin lotu izana. “Ur nahasietan arrantzaleen irabazia” esan du. “Estatua ondo aritu izan da beti ur nahasietan” eta “ gure kasuan ETAren gaia erabiltzen zen neurri berean, orain catalunyar mugimendu nazionalista zikintzeko, auzi hori erabil dezake“ azaldu du. Ortuzarrek ez dio kasuari larritasuna kendu nahi izan eta “gogorki gaitzesten ditu” balizko irregulartasun guztiak. Zentzu horretan defendatu duenez “Catalunya eta catalunyar mugimendua Pujol baino askoz gehiago da”. “Ezin da herri oso bat zigortu edo epaitu , agintari batek egin izan duenagatik”. “Bidegabekeria litzateke eta politikagintzan joko zikin jotzen denaren barruan sartuko litzateke”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09