Prentsa Aretoa

2014/09/16

Ortuzar: “Eskoziara goaz ikustera eta ikastera. Eskoziar eredua ona izan daiteke euskal auzi nazionala ebazteko orduan”

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek aditzera eman bezala “Eskoziara goaz ikustera eta ikastera. Beti esan izan dugu guretzat eskoziar eredua erreferentziazko eredua dela, eredu ona ere bada Euskadik duen arazoa konpontzeko, euskal auzi nazionala. Eta, eredu ona da guretzat funtsezkoak diren hiru zutabetan oinarritzen delako; lehenengo eta behin, ezberdinen arteko akordioa, bigarrena demokrazia eta hirugarrena hiritargoaren borondatea. Azken batean eskoziarrak beren kabuz eta eskoziarrak baino ez direlako izango hilaren 18an beren etorkizuna erabakiko dutenak. Beraz, izpiritu eta asmo horrekin abiatzen gara”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Ortuzar: “Eskoziara goaz ikustera eta ikastera”
    2014/09/16

    ARTXIBOA JAITSI

EBBko buruak adierazpen hauek egin ditu Loiuko aireportuan,  Eskoziako hiriburuan hilaren 18an, ostegunez, Edinburgo hirian Eskoziaren independentziaren inguruan egingo den erreferendumaren lekuko izateko bidaia hasi aurretik. Kazetariek Mariano Rajoy eta Iñigo Urkulluren artean egin den bileraren inguruan  galdetu diotenean Ortuzarrek zera erantzun du “laugarren aldiz, Lehendakariak, seriotasunez, arduraz eta leialtasun instituzionalez jokatzen duelako, Madrilera joan da euskal gizarteak epe laburrera eta epe luzera izango dituen arazoak mahai gainean jartzera. Eta orain, Espainiar Gobernuaren aldetik eskatzen duguna  da seriotasun,ardura eta leialtasun hori bera eta erantzun positiboa eman dezala”.

Amaitzeko, Ortuzarrek Kanpo gaietarako Ministro José Manuel García Margallori eskatu dio  Catalunyar erreferendumaren inguruan egin zituen azken adierazpenak erretiratzea. Margallok esan zuen kontsulta deituko balitz, Gobernuak ez duela  Catalunyari autonomia kentzeko ideia baztertzen. EBBko presidenteak hitzok gaitzetsi ditu "mehatxu" direlakoan.

Jeltzaleen buruak kazetariek egindako galderei erantzun dienez " batzuetan gertatzen da politika politikaren beraren mugak gainditzen dituela eta ikuskizun bilakatzen dela, "boutade" azken finean; eta Kanpo gaietarako Ministroak horixe egin du, "boutadeen" lurraldean sartu da.

Bere ustetan Kanpo Gaietarako arduradun nagusiaren adierazpenak "lekuz kanpo" daude eta "politikatik kanpo" kokatzen dira. "Txiste txarra baino ez da, baina txiste txar hori mehatxu bat denez, askoz ere okerragoa da. Horregatik eskatu behar dugu adierazpen horiek erretiratzea".

Lan agenda gainezka

EAJ-PNVren ordezkaritza bat,Andoni Ortuzar EBBko presidentea buru, Edinburgon izango da gaurtik aurrera eta ostirala bitartean,hilak 19, Eskoziaren independentzia erabakiko den erreferendum historikoan. Ordezkaritza jeltzalea osatzen dute Iñaki Goikoetxeta (Kanpo Harremanak), Joseba Aurrekoetxea (Antolakuntza) eta Aitor Olaizola ( Gizarte Arloa) burukideek eta José María Etxebarria, EAJ-PNVren Kanpo Harreman Batzordeko idazkari eta arduradunak.

Talde jeltzalea gaur gauean iritsiko da Edinburgo, Eskoziako hiriburura, non “Baietzaren” zein “Ezetzaren” aldekoen bulego nagusiak ezarri diren eta hauteskunde hauetako jardun politiko nagusia garatzen ari den. Bihar, irailak 17, goizean,  Andoni Ortuzar  Edinburgoko Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Sozialeko Gobernu Eskolako arduradun nagusi David McCronerekin batzartuko da. McCrone ere bada EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziako eztabaidetan parte hartzera gonbidatu duen adituetako bat. Arratsaldean, oraindik zehaztu gabe dagoen orduan, EAJ-PNVren ordezkariek eskoziar erreferendumaren kariaz idatzi den adierazpenaren irakurketan parte hartuko dute. Arratsaldean, Ortuzarrek harreman informala izango du Eskozian bizi diren euskaldun batzuekin, gazteak nagusiki.

Erreferendum egunean, irailak 18, EAJ-PNVren ordezkariek lan bilera gehiago izango dituzte. Goiz erdian, Michael Kiting Aberdeen-go Unibertsitateko Zientzia Politika irakaslearekin elkartuko dira.Egunean zehar, EAJ-PNVko ordezkariek hautesleku ezberdinak bisitatzeko asmoa dute eskoziar hiritarrekin  demokraziaren jai hau zuzenean bizitzeko. Eguna amaitzeko, Euskadiko ordezkariek hauteskunde gauaren hasiera jarraituko dute, seguruenik hilaren 19ko goizaldera arte iraungo duena. Eskozian zabaldu diren informazioen arabera, erreferendumaren behin betiko emaitza  Eskozian  goizaldeko bostak direnean jakin ahalko da.

Irailaren 19an,ostiralez, erreferendumaren emaitzak ezagututa eta goizean goiz, Andoni Ortuzarrek komunikabideekin hartutako konpromisoei erantzungo die eta goiz erdian kontsultaren balorazio ofiziala egingo du. Eguerdian, jeltzaleen ordezkariak John Shaw, Kevin Bean eta Marisa McGlinchey, hurrenez hurren Edimburgo,Belfast eta Coventry-ko irakasleekin elkartuko dira.

Arratsaldean lehen orduan, EAJ-PNVko kideak Euskadira itzultzeko bidaia hasiko dute.

 

 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU