Prentsa Aretoa
2014/09/22
EAJ-PNVk Errekabarri ikastetxerako sarbideen arriskugarritasuna saihesteko irtenbidea proposatu du
“Autobusak aparkalekuan geldituko balira, egungo arriskua saihestea lortuko genuke", adierazi du Iñaki Prusillak
EAJ-PNVk Cándido Ruiz de Garibay ikastetxerako sarbideek suposatzen duten arriskua saihesteko irtenbide bat aukeztu du gaur goizean Euskera, Kultura eta Hezkuntzaren udal batzordean. Ikastetxe horrek Errekabarri ikastetxea hartu du aldi baterako. Egun Azazeta mendatearen kalean dago autobusaren geralekua (ikastetxearen sarreraren aurrean). Ondorioz, autoan datozen haurrak errepidean jaitsi behar dira. Oso tarte arriskutsua da, autoak etengabe pasatzen direlako. Talde jeltzalearen Hezkuntza alorreko bozeramailea den Iñaki Prusillak aurkeztu du Errekabarriko AMPAk egindako proposamena. Autobusak Barazar mendatearen kaleko ikastetxeko aparkalekuraino igotzea planteatzen dute, ikasleak toki seguruan uzteko. Egun ikastetxea aparkalekutik banatzen duen hesia irekitzea ere beharrezkoa litzateke.
“Aparkalekura sartzeko baimen hutsarekin haurrak errepide erdian jaitsi behar izateak dakarren arriskua saihestea lortuko genuke. Ikastetxeko gurasoek proposatu digute eta irtenbidea horren sinplea izanda, ez dago atzeratzeko arrazoirik", gehitu du Iñaki Prusillak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09