Prentsa Aretoa
2014/09/22
PP-k mugako ikuskaritza puntua eta 24 orduko zerbitzua berrezartzea berriz ere blokeatu duela salatu du EAJ-PNVk
“Vitoria-Gasteiz hiriaren interesen gainetik PPk Madrilera begiratzen du VIAn proposamen baten aurka bozkatzerakoan” azaldu du bozeramaile abertzaleak
PP alderdiak Forondako aireportuan Mugako Ikuskaritza Puntua eta 24 orduko zerbitzua berrezartzea berriz blokeatu duela salatu du Gorka Urtaranek, EAJ-PNV alderdiak Vitoria-Gasteizen duen udal bozeramaileak. Ostiralean, Urtaranek proposamena helarazi zion VIAko (Vitoria International Airport, S.A.) Administrazio Kontseiluari, bere eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari den kontseilukidearen izenean; testu horren bitartez, aireportua sustatzeko sozietate horrek estatuko administrazioari eskaera egiteko proposamena helarazi zuen, hain zuzen ere 24 orduko zerbitzua berehala berrezartzeko eta Mugako Ikuskaritza Puntua berriz irekitzeko, edo, hala badagokio, horren kudeaketa Eusko Jaurlaritzari emateko, erakunde horrek egindako eskaera ofizialari erantzunez. PP alderdiak VIAn dituen kontseilukideen erantzuna proposamen horren aurka bozkatzea eta alternatiba bat aurkeztea izan zen; alternatiba horretan ez da soilik Forondari dagokionez AENAren jokabidea ontzat ematera mugatu.
“Proposamena argi eta garbi gure aireportuaren aldekoa zen, eta, hala ere, PPren erantzuna horren aurka bozkatzea eta Forondari irtenbide bat emateko edozein aukera blokeatzea izan zen. Alderdi horretako kontseilukideak AENAko infiltratu gisa jokatzen ari dira sozietate honetan. Sustapen Ministerioaren aginduetara daude, eta Vitoria-Gasteiz eta Arabako interesen gainetik Madrilera eta PP alderdiari begiratzen diete gehiago. VIAko kontseiluko gehiengoa bidegabeki izaten jarraitzen duten bitartean nekez izan ahalko da sozietate hori Forondako aireportua garatzeko benetako agentzia bat” azaldu du Gorka Urtaranek.
Bozeramaile abertzalearen iritziz, Vitoria-Gasteizko aireportuaren operatibitatea berreskuratzeari dagokionez PPren etengabeko blokeoak gero eta egoera absurdoagoak eragiten ditu. “Inork ezin du ulertu nola gerta litekeen VIAko Administrazio Kontseiluko kideetako batek aireportuaren operatibitatea berreskuratzea ekarriko duen proposamen bat aurkeztu eta gainerakoek, ustez Foronda defendatzeko daudenek, bizkarra ematea”. AENAri aurre egiteari izugarrizko beldurra dio PPk, eta jarrera horrek kalte larriak eragiten dizkie gure aireportuari eta Vitoria-Gasteiz hiriari. Alderdi horren politika okerrak VIA kontrolatzen duen bitartean, soilik bertan behera gelditu edo arazoekin saltzen diren hegaldiak diruz laguntzeko pentsatutako agentzia bat izango da” ondorioztatu du oposizioburuak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09