Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/09/23

EAJ-PNVk Udalak bide publikoetan egindako obretan ibilbide irisgarriak markatzera behar dezan proposatu du

“Alderdi Popularrak kaletik baldintza berdinetan ibiltzeko eskubidea bermatu behar du”, azaldu du Nerea Melgosak

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Udalak bide publikoetan egindako obretan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV ondorengoa proposatuko du datorren ostiraleko udal bilkuran: udalak bide publikoan obrak egiten dituzten enpresak irisgarria den beste ibilbide bat aurkeztera behartzea, udal teknikariek ibilbide alternatibo hori onetsi ostean. Era berean, Alderdi Jeltzaleak udaleko obren eta udalekoak ez direnen gaineko ikuskapen gehiago egitea proposatu du, Irisgarritasunari buruzko Legea eta bide publikoa okupatzeko jarri beharreko seinaleei eta balizajeari buruzko ordenantza betetzen direla bermatzeko.

“Gizarte-kolektibo desberdinek salatu dute jada eta kalean egiten diren obra askok oraindik ez dituzte Irisgarritasuna Sustatzeko Legea eta seinaleak eta balizajeak jartzeari buruzko udal ordenantza errespetatzen, oinarrizkoak izanik. Horrek are gehiago zailtzen du bide publikoa beste oinezkoen erraztasun berarekin erabili ezin dutenen egoera. Guztiok dugu kaletik baldintza berdinetan ibiltzeko eskubidea eta Alderdi Popularrak oinarrizko eskubide hori bermatu beharra dauka", adierazi du Nerea Melgosa zinegotzi jeltzaleak.

Lanen erantzule diren enpresak irisgarriak diren beste ibilbide batzuk aurkeztera behartzeaz eta legea betetzen dela bermatzekotan obra guztien kasuan udal ikuskapen gehiago egiteaz gain, EAJ-PNVk udalaren web orriak bide publikoan egiten ari diren obra guztien ibilbide irisgarriak kontsultatzeko aukera ere eskaini dezan proposatu du bere mozioan.