Prentsa Aretoa
2014/09/19
EAJ-PNVk Saratxoko proiektua aldatzeko eskatu du, eremuari gutxiago eragiteko
Aldaketa hau Amurrioko udalak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak eskatzen dutenaren parekoa izan beharko da
EAJ-PNV batzarkideen taldeak mozio bat aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, Arabako Aldundiak Saratxoko errepidearen (A-625) proiektua aldatu dezan eskatuz, eremuari gutxiago eragiteko. Aldaketa hori Amurrioko udalak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak eskatutakoaren parekoa izan beharko da.
Tokiko erakundeek adierazitakoaren arabera, Aldundiaren proiektua puztuta dago. Ez du Amurrio hegoaldeko industrialdeetarako sarbidea errazten eta gainera, nekazaritza-balio handia duen lurzoru-azalera handiari eragiten dio.
Otsailean ere horixe salatu zuten Amurrioko udalaren ordezkariek, Arabako Batzar Nagusietan egindako agerraldi baten.
Dena den, 4 hilabete beranduago Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak ganbara berean agerraldia egin zuen Aldundiak diseinatutako proiektua berriz aurkezteko, eremuko eskaerei kasu egin gabe eta kaltetuekin negoziatzeko asmorik erakutsi gabe.
Ondorioz, EAJ-PNVk ekimen politiko berria aurkeztu du, Foru Gobernuari ahalik eta arinen Saratxoko proiektua aldatzeko eskatuz, beharrezkoa den azpiegitura modu zentzudunean eta eremuko bizilagunen eskaerei kasu eginez eraiki ahal izateko.
Seguruenik ekimen honek gehiengo politikoa lortuko du Batzar Nagusietan, Saratxoko proiektua aldatzearen alde. Ondorioz, Alderdi Popularrak eremuko exijentziei kasu egin eta errespetatu beharko ditu eta ostean aldaketa egin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09