Prentsa Aretoa
2014/10/08
EAJ-PNVk bidegabekeriatzat jo du PP-k suhiltzaileen lan poltsetan egindako aldaketa
Prusillak salatu du udal gobernuak bere kabuz aldatu dituela lanpostu hutsak betetzeko baldintzak, ebazpen ofizialik gabe
EAJ-PNVk esan du “bidegabekeria nabarmena” dela gobernu taldeak suhiltzaileentzako lan poltsan egindako aldaketa. Udalak poltsa hori erabiltzen du Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan hutsik geratzen diren lanpostuak betetzeko. Iñaki Prusilla zinegotzi jeltzaleak salatu duenez, Funtzio Publikoaren eta Herritarrentzako Zerbitzuen arloetako arduradun politikoek, Manu Uriartek eta Alfredo Iturrichak, euren kabuz aldatu dituzte suhiltzaileen plantillako aldi baterako lanpostuak betetzeko zain dauden pertsonei deitzeko baldintzak. “Irizpideak aldatu dituzte aurretik iragarri gabe eta zergatik egin duten azaldu gabe. Eragindako jendearen ezinegona sekulakoa da, eta dagoeneko baten batek esan du Arartekoarengana joko duela”, adierazi du.
Duela gutxi, Udalak bat-batean aldatu egin ditu suhiltzaileentzako Lan Eskaintza Publikoaren epaimahaiak ezarritako irizpideak, plantillan sortzen diren aldi baterako bajak estaltzeko hautagaiek eduki behar duten prestakuntzari dagokionez. Azken oposizioaren ondoren sortutako lan poltsan daudenak ahotik belarrira ari dira jakiten Alderdi Popularrak irizpide zabalagoak ezarri dituela prestakuntzaren ataleko salbuespena lortzeko. Horrek kalte egiten die lan eskaintza publikoan ezarri ziren betekizunak betetzen dituztenei.
“Uriarte eta Iturrichak erabaki dute aldaketa hori egitea inongo azalpenik gabe eta erabakia bera ere aditzera eman gabe. PPk babesgabetasunean utzi ditu poltsan dauden pertsonetariko asko, eta okerrena da ez dagoela aldaketari buruzko inolako agindu edo ebazpenik. Aldaketa hori ezin da horrela egin, besterik gabe, automatikoki, arrazoitutako egintza, agindu edo ebazpenen bat tartean izan gabe, ezin delako ahaztu modu bidegabean aldatu duela lan eskaintza publikoaren epaimahaiak ezarritako irizpide bat”, esan du, azkenik. Zinegotzi jeltzaleak galdera bat erregistratu du, datorren astelehenean, hilak 13, mahai gainean jarriko dena Herritarrentzako Zerbitzuen arloko Batzordean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09