Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/09

EAJ-PNVk legealdia amortitzatuzat jo du, eta 2015 urteari begiratzen dio Araban aldaketa egon daitekeelako itxaropenarekin

rss Ezagutzera eman

“Javier De Andrések ez du Araba defendatu, denbora pasatzen uztera mugatu da. Legealdian nagusi izan dira Ahaldun Nagusiaren jarduerarik eza eta bere ezintasuna arazoei aurre egiteko orduan" Ramiro González, EAJ-PNVren bozeramailea.

Atzo egun osoan egin zen Politika Orokorrari buruzko eztabaida Arabako Batzar Nagusietan. Goizean Arabako Foru Ahaldun Nagusiak hitz egin ondoren, arratsaldean eztabaida zabaldu zen arabar foru ganbera osatzen duten batzarkide taldeentzat.

Bere hitz egitean, Ramiro Gonzalezek  azpimarratu zuen herrialdeko Foru Ahaldun Nagusi Javier De Andrések krisiak gogorki kolpatu duen eta Madriletik PP alderdiak  zigortu duen herrialdea gobernatzeko erakutsi duen ezintasuna. Arabako Foru Ahaldun Nagusiaren jarreraz EAJ-PNVren bozeramailea oso kritikoa izan zen  "“Rajoyk  zugan izan du, De Andrés Jaun hori, gure autogobernua indargabetzen saiatzeko aliatu paregabea. Beste alde batera begiratu duzu Rajoyren Gobernuak Araba zigortu duenean, konpromisoak bete gabe utzi direnean eta dagozkion inbertsioak egin gabe utzi dituenean. Ez duzu ahoa zabaldu Rajoyren Gobernuak lurperatze proiektua bertan behera utzi zuenean, abiadura handiaren ezarpena etsipeneraino atzeratzen zuenean, azpiegitura honetan  baina estatuko beste lekuetan inbertitzen zuen bitartean. Beste alde batera begiratzen egon zara Rajoyren gobernuak Forondako aireportua baztertu eta beste aireportuen alde egiten zuenean, 24 orduko zerbitzua edo Mugako Ikuskaritza Gunea kendu dionean.Era onartezinez VIAP ezartzeko hitzarmenean ezarritako derrigorrak bete gabe utzi dituenean. Egunez egun, Sustapen Ministro andreak beste aireportu batzuk sustatu behar zirela esaten zuenean Forondakoari konpetentzia egiteko".

Ramiro Gonzalezen ustetan, legealdi honetan ezinbesteko zen erabakiak hartzea eta gure lurraldearen egoera ekonomiko latzari erabakimenez ekitea. Baina, horren aurrean, Arabako Foru Ahaldun Nagusia  geldi geratu  da "Javier de Andrések ez du Araba defendatu, denbora pasatzen uztera mugatu da. Legealdian nagusi izan dira Ahaldun Nagusiak bere burua ederrestea eta arazoei aurre  egiteko gaitasunik eza”.

Zentzu honetan, bozeramaile jeltzaleak Ahaldun Nagusiari deitoratu dio  ez dela iritzi egoerak eskatzen zuen eta oposizioaren mailara. EAJ-PNVren oposizio lana eraikitzailea izan da  eta Foru Gobernuarekin akordio zabalak lortzen saiatu da, beti Arabaren egoera hobetzearren.

Lau izan dira legealdi honetan EAJ-PNVk Arabako Foru Ahaldun Nagusiari eskaini dizkion akordio zabalak.

Duela urte bete,Politika Orokorrari buruzko eztabaidan,hain zuzen, jeltzaleen bozeramaileak Enpleguaren aldeko Ituna lortzeko aukera eskaini zuen. Araba enpresentzako herrialde erakargarri egiteko hitzarmena, suspertze ekonomikorako eta enplegua sustatzeko neurriak onartzeko. De Andrésen erantzuna isilik geratzea izan zen. Horregatik, Ramiro Gonzalez oso kritikoa izan da Ahaldun Nagusiaren jarreraren aurrean “Muzin egin dio  gure ekonomia berrabiatzeko akordio zabala lortzeko aukerari. Zure ustez langabeziaren kontrako borroka ez da lehentasuna izan, eta agintaldia amaitzen duzunean bazterrean utziko dituzu gure herrialdeko pertsona langabetuak".

Duela urte bete ere, Talde Jeltzaleak Araba herrialde logistiko gisa sustatzeko akordioa eskaini zion. Baina, De Andrések , beste behin ere, ez zion eskaintza honi erantzun. Ramiro Gonzalez EAJ-PNVren bozeramaileak adierazi duenez, Ahaldun Nagusiak "ez zion gure eskaintzari erantzunik eman. Ezin zenuen erantzun zuk ez duzulako Araba herrialde logistiko gisa defendatzen. Alderdi Popularrak logistika alorrean duen apustua ez delako Arabar herrialdea. Arabarekin lehiatu ahal den eta Arabari kalte egin ahal dion beste edozein herrialdea da".

Duela urte bete ere, EAJ-PNVk Ahaldun Nagusiari eskaini zion udal finantzaketari buruzko ituna. Ezinbestekoa zen gure toki erakundeak finantzatzeko tresnak eguneratzea eta modernizatzea.

Talde jeltzalearen azken eskaintza Ekarpen Legearen aldarazpenaren bidez iritsi da. EAJ-PNVren bozeramaileak gogoratu duenez "Esan egin diogu beharrizan horrekin ados geundela, seriotasunez egin behar zela, azterketa zorrotzarekin eta alderdikerietatik urrun. Laguntzeko eskaintza egin dugu, elkarrekin jarrera bateratua mantentzeko: Baina,beste behin , deitu ere ez digu egin".