Prentsa Aretoa
2014/10/09
PPk Arasur eta Forondari jartzen dizkion oztopoak kritikatu ditu EAJ-PNVk Bruselan, lehiakortasunaren eta batasunaren lehentasunen kontrakoak direlakoan
Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Europar Batzordean eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzalearen bidez kritikatu ditu PPk ARASUR plataforma logistikoaren garapenari eta Forondako aireportuari jarritako eragozpen administratiboak.
Jeltzaleek Batzordeari gogoratu diote erabaki horiek erabat kontraesankorrak direla europar arauekin, zeinek estatu kideek Europa zeharkatzen duten garraio azpiegituretako inbertsioetan lehenetsi behar dutena erabaki behar duten. Era berean esan du diru publikoen administrazio okerra suposatzen dutela eta aldarazpen arbitrarioa inposatzen dutela plataforma logistikoen arteko lehiakortasun baldintzen erabaki administratiboen bidez.
EAJ-PNVk euskal eurodiputatu eta ALDE taldeko presidente orde Izaskun Bilbao Barandicaren bidez Bruselan gogoratu du Espainiar Gobernuak Burgoseko Villafríako plataforma logistikoa sustatzeko hartu dituen erabakiak ez direla koherenteak eta ez dutela bat egiten Europa zeharkatzen duten garraio sareetan ezarritako inbertsioetarako europar araudian markatutako inbertsio lehentasunekin (TEN-T). Lehentasun horiek kontuan hartzea ezinbestekoa da inbertsio horiek babesteko ezarri den finantza tresneriari lotutako europar funtsak jasotzeko (Conecting Europa).
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09